Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Arabako ekonomiaren «martxa ona» nabarmendu du enpresen aurrean eta gazteak kontratatzeko «gizarte-erronkari» ekitea eskatu die

2016.eko ekainak 10
  • Urkullu eta Eusko Jaurlaritzako sailburu batzuk Arabako Enpresaburuen Sindikatuaren urteko biltzarrean izan dira
  • Lehendakariak lan-harremanetan «normaltasuna» berreskuratzeko deia egin du, akordioak bultzatuta

Iñigo Urkullu lehendakaria Arabako Enpresaburuen Sindikatuaren urteko batzarrean izan da gaur, Gasteizko Vital eraikinean. Lehendakariak gogora ekarri du Arabako ekonomia «erritmo onean» hazi dela azken hiletan, enplegua sortuz, gainera. Hori horrela, dei egin die Arabako enpresei, aurten 9.000 pertsona kontratatzea aurreikusten dutela eta, gazteak enplega ditzaten.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregirekin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Ángel Toñarekin joan da lehendakaria ekitaldira. Arabako enpresaburuen aurrean, 2014tik aurrera ekonomiaren «joera aldatu» egin dela egiaztatzen duten datuak gogorarazi ditu, eta suspertze hori enplegura ere hedatzen hasi dela. Izan ere, azken urtean, % 4 jaitsi da langabezia Araban.

«Hazkundearen eta enplegu-sorreraren bideari eustea da orain dugun erronka nagusia», ziurtatu du lehendakariak. Eta, bide batez, enpresaburuei eskatu die gazteak enplegatzeko «erronka sozialari» aurre egin diezaiotela. Aurten 9.000 pertsona kontratatzea aurreikusten dutela baliatzeko adierazi die.

Azkenik, lehendakaria lan-harremanetan «normaltasuna» berreskuratzearen alde agertu da, konfrontazioa saihestu eta «Estatuaren inposaketarik gabe» lortutako akordio baten bidez, negoziazio kolektiboaren estaldura-tasa «lehengoratzeko»; 100.000 pertsona utzi ditu-eta hitzarmenik gabe lan-erreformak. Horretarako, bitarteko juridikoak behar direla uste du, «negoziazio kolektiborako gure esparrua» babestuta egon dadin. «Gizarte-eragileek eskura dute hori gauzatzea», gehitu du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @soniadiazde
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari destaca el buen ritmo de la economía alavesa y pide a las empresas integrar a la juventud ➡ https://t.co/3xBGE7

  • @JosJosebandoni
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari destaca el buen ritmo de la economía alavesa y pide a las empresas integrar a la juventud ➡ https://t.co/3xBGE7

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Urkullu lehendakaria Arabako Enpresaburuen Sindikatuaren urteko batzarrean izan da gaur, Gasteizko Vital eraikinean➡ https://t.co/BijZVO04fv

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari destaca el buen ritmo de la economía alavesa y pide a las empresas integrar a la juventud ➡ https://t.co/3xBGE7UsnM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)