Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Elkargik eta Triodos Bankek kultura- eta sormen-enpresek finantzaketa lortzeko bitarteko berri bat aurkeztu dute

2016.eko ekainak 09
  • Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Elkargik eta Triodos Bank, banku etiko europarrak, hitzarmen bat izenpetu dute, kultura-enpresei proiektuak gauzatzeko abala eta finantzaketa eskainiko diena, baldintza lehiakorretan
  • Finantza-erakundeak, Elkargiko kide diren ETEen eta autonomoen eskura jarriko ditu inbertsiorako maileguak eta zirkulatzailea 15 urtean amortizatzeko
  • Triodos Bank eta Elkargi elkarlanean arituko dira kultura-industriaren finantzaketa-eskaintza nabarmen hobetzeko

Elkargi, Elkarrekiko Bermatzean Estatuko lehenengo elkarteak, Triodos Bank banku etikoarekin ETEen eta EBEra asoziatutako autonomoen finantzazioa ahalbideratzen duen akordio bat sinatu du kultura sektorearen enpresa proiektuentzako, Elkargiren bermearekin.

Akordioak bi erakundeek ETEei eta autonomoei kultura eremuan aritzen diren enpresa-proiektuak sendotzen eta garatzen laguntzearen aldeko bokazioari erantzuna ematen dio. Gainera, EAEko kultura-industriako enpresek bultzada jasoko dute kultura-proiektuak finantzatzeko, batez ere, ikus-entzunezko ekoizpenak.

Ondo jakina da kulturaren sektoreko enpresek zailtasun gehiago dituztela kreditua eskuratzeko, ukiezinak direlako sektoreko langaiak eta zaila dutelako abala lortzea, edota kulturak eta finantzak ez dutelako elkar ezagutzen. Kulturaren eta sormenaren arloko enpresek finantzaketa eskuratzeko zailtasun iraunkor horri aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetza elkarlanean hasi zen Elkargi SGRkin 2014, eta horren fruitu da Triodos Bankekin sinatutako hitzarmena.

Lankidetza horri esker, Elkargi SGRk kulturaren eta sormenaren sektoreetarako solaskide espezifikoa izendatu zuen, proiektuen arriskua baloratzeko. Gainera, Kultura Sailburuordetzarekin elkarlanean, martxan jarri zuen kultura-enpresen finantza-analisi eta -diagnostikoa egiteko programa. Helburu argi bat zuen: kultura-proiektu bideragarri bat ere finantzaketarik gabe ez geratzea, abala falta duelako edo eragileek elkar ezagutzen ez dutelako. Bi lan-ildo horiek, behin egonkortuta, batetik, finantza-erakundeek sektorea ezagutzea eragin du, eta bestetik, kultura-enpresek finantzaketa eskuratzea.

Hiru erakundeek egindako bidean urrats bat gehiago eman dute, gaikuntzari eta abala eskuratzeari krediturako sarbidea gehitu dietelako, Triodos Banken lankidetzari esker.

Baldintza onuragarriak

Enpresek eta Elkargiri asoziatutako ekimen kulturalek baldintza onuragarrietan finantzazioa eskatu ahal izango dutela ezartzen du hitzarmenak, bai likidezia-operazioetan eta zirkulatzaile-eragiketetan eta baita inbertsio-eragiketetan (aktibo finkoa, higiezinak…) 15 urte arteko amortizazio epearekin, dagoen eskaeraren goratzeari erantzuna emateko.

Gainera, lehen aldiz, bi erakundeek % 50ean partekatuko dituzte merkataritza-finantzaketa emateari loturiko arriskuak; Triodos Bankek eta Elkargiren berme-sistemak arriskua beregain hartzeak ETEek eta autonomoek finantzaketa lortzeko aukera gehiago izatea ekarriko du.

Triodos Banken Euskadirako zuzendari den Dionisio Txaparroren iritzian, “akordio honek Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertainentzat (ETE) nahiz ekintzaileentzat babes nabarmena esan nahi du. Kultura sektorea inbertsio-gune funtsezkoa da Triodos Bank-entzat, izan ere, bezero bakoitzeko 23 kultura-jarduera finantzatu baitzituen 2015ean, 703 milioi inbertituta Europa guztian kultura-proiektutan. Espainian, kulturaren finantziazioa kreditu-zorro osoaren %15,8 da”.

Bestalde, Elkargiko zuzendari nagusi Marco Pinedak azpimarratu duenez, «ETEek eta autonomoek neurrira egindako finantzaketa izango dute, eta “ikusgarria izango da” ikus-entzunezko proiektuek jaso ahal izango dutena».

Akordioa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Triodos Bankek eta Elkargik Bilboko Azkuna Zentroan gaur goizerako antolatu duten Kulturaren eta sormenaren arloetako enpresek eta autonomoek finantzaketa eskuratzeari buruzko II. jardunaldian. 

Europako ikuspegia

Gaur goizez Bilbon burutu den jardunaldian, Marta Marinek, Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasunerako ordezkariak, Eusko Jaurlaritzaren ekimen eta jardueren dimentsio europarra indartzeko Bruselako Ordezkaritzak eta Kultura Sailburuordetzak egiten duten elkarlana nabarmendu du. Elkarlan hori euskal kultura sektore sortzaileari proiektu europarretan inplikatzen laguntzeko ere gauzatzen da.  Zeregin hau Desk Euskadi Creative Europe Media agentziarekin (Eusko Jaurlaritzaren eta Europako Batzordearen agentzia) elkarlanean egiten da, aholkularitza lanak bultzatuz. Ildo horretan, finantziazio europarra lortu zuten 21 proiektuetatik 4 euskal bazkideen parte hartzea zuten proiektuak ziren.

Marta Marinen iritziz, Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz gauzatu den ELKARGi eta Triodos Bank-en arteko hitzarmenari esker, Euskadi herrialde prestatua eta egokia izango da Europako Batasunak banka sektorearekin eta Europako Inbertsio Funtsarekin bultzatuko duen finantziazioa hartzeko, kultura sektore sortzaileak bere proiektuen finantziazioa eskuratu ahal izan dezan.  Finantza-instrumentu horiek dira: Creative Europe Berme Funtsa, eta PYME instrumentua (Horizon 2020 programaren menpekoa). Horrelaxe azaldu eta baieztatu du, jardunaldian bideokonferentziaz parte hartu duelarik, Europako Inbertsio Funtsaren ordezkariak ere.

ELKARGI

Enpresek eta enpresentzat sortua da Elkargi. 36 urteko esperientziarekin eta 11.600 enpresa bazkide baino gehiagorekin, estatu osoko lehen garantia-elkartea da. Beren abalen bidez, bankuek, ETEei eta autonomoei ematen dizkieten kredituen baldintzak hobetzen dizkiete, honela finantziazio erreala eskura ipintzen dietelarik.

TRIODOS BANK

Triodos Bank 1980an sortutako banku independente europarra da, erreferentziazkoa banka etiko eta jasangarriaren eremuan. Finantza-sistemaren bidez eraldaketa soziala sustatzea du helburu, aurreztaileen dirua gizarte, kultura nahiz ingurumen ekimenetan eta enpresetan inbertituz. Gainera, gardentasun osoz azaltzen du zein proiektu eta enpresa finantzatzen dituen.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitzolbatiz
    2016.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco, ELKARGI y Triodos Bank presentan una nueva herramienta para el acceso a la financiación de empre... https://t.co/0HJrUgY0l1

  • @gananzia
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco, ELKARGI y Triodos Bank financiarán a empresas culturales y creativas https://t.co/HD9w24sbvO

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Jaurlaritzaren, Elkargiren eta Triodos Banken arteko akordioa, kultura- eta sormen-enpresen finantzaketa lortzeko ➡ https://t.…

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobierno, ELKARGI y Triodos Bank presentan una nueva herramienta para financiar empresas culturales y creativas ➡ https://t.co

  • @VzqzPilar
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Gobierno, ELKARGI y Triodos Bank presentan una nueva herramienta para financiar empresas culturales y creativas ➡ https://t.co

  • @zugazaga_kepa
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Jaurlaritzaren, Elkargiren eta Triodos Banken arteko akordioa, kultura- eta sormen-enpresen finantzaketa lortzeko ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Gobierno, ELKARGI y Triodos Bank presentan una nueva herramienta para financiar empresas culturales y creativas ➡ https://t.co/Bu0XGG9sYJ

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzaren, Elkargiren eta Triodos Banken arteko akordioa, kultura- eta sormen-enpresen finantzaketa lortzeko ➡ https://t.co/KbNRTTBNmX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marco Pineda (Elkargi), Dionisio Txaparro (Triodos Bank)