Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Euskadiko ezkutuko ekonomiari eta zerga-iruzurrari buruzko txostena

2016.eko ekainak 09

UPV-EHUko Ekonomia Publikoko Institutuak egindakoa

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak “Euskadiko Ezkutuko Ekonomiari eta Zerga Iruzurrari buruzko Txostena” argitaratu du gaur. Txostena UPV-EHUko Ekonomia Publikoko Institutuko Ignacio Zubiri eta Javier Fernandez-Macho katedradunek eta M. Carmen Gallastegui katedradunak egin dute.

Zerga-iruzurraren aurkako politika eskakizun saihestezina da zerga-sistema behar bezala eta elkartasunez ezartzeko orduan. Horrez gain, ezinbestekoa da Euskadiko herritar guztien ondasun erkiderako ageriko kalteei aurre egiteko orduan.

Azterketa kontratatzean, iruzurraren aurkako borrokan parte hartzen duten eragileei informazio erabilgarria eskaintzea zen helburu nagusietako bat, euren jarduketak bideratzeko laguntza izan zezaten. Izan ere, zenbat eta hobeto ezagutu ezkutuko ekonomia eta iruzurra, orduan eta errazagoa izango da haiei aurre egitea.

Txostenean, Euskadiko ezkutuko ekonomiaren zenbatespena egiten da, iruzurra zenbatesteko zenbait metodoren bidez; metodo horiek azterketa erkatuetan erabili ohi dituzte ikertzaile akademikoek nahiz nazioarteko zenbait erakundek; ELGAk edo EBk, esaterako.

Honakoen arteko lankidetzaren emaitza izan da azterketa: Euskal Herriko Unibertsitatea (lehen aipatutako hiru katedradunak), hiru Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, EUSTAT eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren menpeko Laneko Ikuskaritza.

Azterketan bertan adierazten denez, 1990-2014ko epealdian Euskal Autonomia Erkidegoko ezkutuko ekonomia BPGd-ren %17-%17,4koa izan zen, zenbatespenen arabera. Euskadiko ezkutuko ekonomia, ordea, azterketa gehienetan Espainiarako zenbatetsitakoa baino txikiagoa da beti. Diferentziala 5,5 inguru puntu portzentualekoa izan zen krisi ekonomikoko 2007-2010eko lehenengo aldian; eta %5-%4,3koa, oraintsuagoko laurtekoan.

EHUko katedradunen taldearen esanetan, besteak beste, honakoak dira Euskadiko egoera hobearen arrazoiak: a) sektore industrialak zeresan handiagoa dauka Euskadiko egitura ekonomikoan, eta iruzurrerako joera txikiagoa dago kontratazioan; b) lurralde txikiagoak handiak baino errazago ikuskatzen dira beti; eta c) zerga-agintarien jarduketa eraginkorragoa da.

Europari dagokionez, azpimarratu beharra dago Euskadirako datua batezbestekoaren ingurukoa dela. Era berean, adierazi beharra dago Euskadiko ezkutuko enplegua Espainiakoaren azpitik dagoela nabarmen. Azken urteotako batezbestekoa %20-%55 txikiagoa izan da, erabilitako adierazlearen arabera.

Azkenik, eskerrak eman nahi ditugu azterketan jasotako gomendioengatik. 

(*) Hemen informazio gehiago

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi https://t.co/kuw7e2pO0L

  • @macpetri
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi ➡ https://t.co/RSZ6fUkaYb

  • @agsb_bilbao
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi ➡ https://t.co/RSZ6fUkaYb

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi ➡ https://t.co/RSZ6fUkaYb

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi ➡ https://t.co/RSZ6fUkaYb

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi ➡ https://t.co/RSZ6fUkaYb

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Informe sobre economía sumergida y fraude fiscal en Euskadi ➡ https://t.co/RSZ6fUkaYb

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadiko ezkutuko ekonomiari eta zerga-iruzurrari buruzko txostena ➡ https://t.co/bdDXvWff2b

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)