Berriak Osasuna
Eu

Euskadik eta Suediak Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzan elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte

2016.eko ekainak 09

Jon Darpón Stockholmen da Karolinska Institutuarekin, Suediako Osasun Ministerioarekin eta osasun arloko beste eragile batzuekin gaixotasun arraroen, onkologiaren eta telemedikuntzaren arloan elkarlana bultzatzeko bilerak egiten

 

Osasuneko sailburu Jon Darpón Stockholmen da egunotan Suediako Karolinska Institutu ospetsuarekin, Osasun eta Gizarte Gaietako Ministerioarekin eta osasunaren arloko beste hainbat eragilerekin lan bilerak egiteko. Osasuneko sailburuaren eta Maria Aguirre eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariaren bisitaldia duela ia bi urte Suediak eta Euskadik hasitako elkarlan instituzionaleko dinamikaren parte da. Lankidetzaren helburua, hain zuzen ere, esperientziak partekatzea, harremanak estutzea eta osasun arloko ikerketa eta berrikuntzan elkarrekin lan egiteko esparru berriak bilatzea da, «Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020» egitasmoarekin bat eginez.

«Bisitaldi honek gure sistemen arteko loturak estutzeko eta osasun-profesionalen eta ikertzaileen arteko harremanak sendotzeko ez ezik, Suediaren eta Euskadiren arteko lankidetza-alorrak zehazteko ere balio du», nabarmendu du Jon Darpónek. Hala, Osasuneko sailburuaren hitzetan, pertsonei ahalik eta laguntza onena emateko osasun-ereduak eta lan-metodoak ikerketan eta berrikuntzan oinarrituta eraldatu behar direla uste dute bai Euskadik bai Suediak. Izan ere, modu horretan osasun-sistemaren iraunkortasuna bermatzen da eta unibertsaltasun, parekotasun eta elkartasun oinarriak mantentzen dira. 

Bisitaldia Jörgen Larsson irakasleak Eusko Jaurlaritzari egindako gonbidapenaren emaitza da. Larsson otsailean izan zen Euskadin, Urkullu lehendakariarekin batera Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020 aurkezten.Larsson bera, Karolinska Unibertsitate Ospitaleko Nazioarteko Harremanetako zuzendaria eta Nobel Batzarraren kide ohia, Euskadiko eta Institutuko ordezkariek bihar, ostirala, izango dituzten bileretako burua izango da. Besteak beste, berrikuntza, diziplina anitzen arteko elkarlana eta etorkizuneko osasun sistemen deseinu estrategikoa jorratuko dituzte.Karolinska Institutuko kantzelariordea den Martin Ingvar katedratikoarekin eta Berrikuntza Zentroko arduradunekin bilduko dira, berrikuntza klinikoko elkarteek hainbat alorretan, bihotz-gutxiegitasuna, telemedikuntza eta erradioterapia kasu, bultzatutako ekimenak aztertzeko. Erosketa publiko berritzailea ere aztertuko dute, besteak beste, Larsson doktoreak Euskadira egindako bisitan gai horrekiko interesa azaldu baitzuen.

Gaur, Euskadiko ordezkariak Suediako Osasun eta Gizarteko Gaietako Ministerioko arduradunekin bildu dira, zaintza ereduen gaineko esperientziak eta ekimenak aztertzeko. Batetik, Business Sweden erakundearen laguntzaz, arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza ereduak landu dituzte. Gainera, ikerkuntza arloak aztertu dituzte eta, SciLifeLab laborategiko arduradunekin, bi ordezkaritzek diziplina anitzeko elkarlaneko esperientziak partekatu dituzte, bereziki unibertsitatearekin lotutakoak. Horrez gain, medikuntza pertsonalizatuarekin lotutako estrategiak aztertu dituzte, bi herrialdeek arlo horretako nazioarteko partzuergoetan lan egiten baitute.

Atzo, berriz, Euskadiko ordezkariak, Businnes Sweden erakundekoekin batera, Symbiocare klusterreko ordezkariekin bildu ziren eta hainbat gai jorratu zituzten, adibidez, gaixotasun arraroena –Euskadirentzat lehentasunezkoa arloa da, eta indarrean den ekintza plana duela gutxi saritu zuten– eta erradioterapiaren eta tratamendu onkologikoen berrikuntza –Suediak ibilbide zabal eta aitortua du arlo honetan–. Biozientzien eta osasunaren binomioa RIS3 Euskadi estrategiaren lehentasunezko hiru arloetako bat izanik, bilera hauek guztiak estrategia horren bitartez bultzatu dituzte, osasun-sistemak, eragile zientifiko-teknologikoek eta enpresen sektoreak gauzatzen dituzten jardueren artean.

 

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 9a

25 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JosuneR
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/v1

  • @jeslarra
    2016.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https://t

  • 2016.eko ekainak 11

    La autopsia que nos entregó Suecia y realizada en el prestigioso Instituto Karolinska comienza "Hombre desconocido posiblemente se trata de Miguel Angel Martínez Santamaría" ciudadano vasco y con domicilio en Algorta. 10 años después la Audiencia Nacional ha pedido la exhumación del cadáver para que le sea realizada una prueba de ADN que determine si es mi hermano el muerto. En ese prestigioso hospital no tuvieron en cuenta que la policía sueca no nos permitió identificarle ni existían fotografías del cadáver y por alguna razón tampoco existen fotografías de la Autopsia. Un examen postmortem realizado en Inglaterra, ciudad donde enterramos el cadáver de "posiblemente" mi hermano determinó que no se podía conocer la causa del fallecimiento porque faltaba el corazón (además parte del hígado,...) pero ninguna Institución sueca ni española abrió una investigación ni por supuesto defendió los derechos de mi hermano y mi familia. Me alegro todo lo que se haga para salvar vidas pero también me hubiese gustado que mi gobierno, el gobierno vasco, hubiese pedido alguna explicación por estos hechos a Suecia. ¿Cómo se tienen que sentir mis padres? ¿Como nos tenemos que sentir mi familia?

  • @syuste76
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/5T8JX

  • @jdarpon
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @BusinessSweESP: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de Investigación e Innovación Sanitaria https://t.co/dMW7H5

  • @mikel_franco
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @BusinessSweESP: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de Investigación e Innovación Sanitaria https://t.co/dMW7H5

  • @BusinessSweESP
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de Investigación e Innovación Sanitaria https://t.co/dMW7H5r60T @businesssweden

  • @inmaizcoa
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https:…

  • @inmaizcoa
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/v1

  • @UveitisCruces
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/7I

  • @gil_anouska
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/7I

  • @uriz_javier
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/7I

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https:…

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/v1

  • @LaLarrakoetxea
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/5T8JX

  • @OSIArabaESI
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/5T8JX4M6iD

  • @OSIArabaESI
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https://t.co/vqx7ktqIuT

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/hmz36yQqsx

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https://t.co/afTmTez1i5

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https://t.co/yWeQ79AYkO

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https://t.co/IdRqkPU1Xc

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/eDMb8ZhZw1

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadik eta Suediak Osasun Arloko #Ikerketa eta #Berrikuntza-n elkarlanean aritzeko harremanak estutu dituzte ➡ https://t.co/5limiBfbpr

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/tZaZnT1aIO

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Suecia estrechan lazos de colaboración en Materia de #Investigación e #Innovación Sanitaria ➡ https://t.co/v1BKLhOjGG

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jörgen Larsson irakasleak, Karolinska Unibertsitate Ospitaleko Nazioarteko Harremanetako zuzendaria ; Martin Ingvar katedratikoa, Karolinska Institutuko kantzelariordea