Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Europar Batasunaren txosten batek Urdaibaiko ekosistemen zerbitzuen garrantzia aitortzen du

2016.eko ekainak 09
  • Europar Batasunaren MAES ekimenak, ekosistemak eta horien zerbitzuak ebaluatu eta kartografiatzekoak, Urdaibaiko Biosfera Erreserban egindako lan zientifikoa aitortzen du

 

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ekosistemen zerbitzuen kartografiaren azterketa hautatu dute ikerketa kasuen artean baso-sistemen zerbitzuei buruzko azkeneko MAES txostenean. Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa egitasmoaren esparruan Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedrak egindako lan zientifikoa da.

 

MAES Europar Batasunaren ekimena da, 2020 Biodibertsitate Estrategiako 5. Ekintza betez ekosistemak eta horien zerbitzuak ebaluatu eta kartografiatzea xede duena. Europako ekimen garrantzitsu horrek komunitate zientifikoaren elkarlana sustatzen du eta ekosistemen biodibertsitate eta zerbitzuei buruzko ikerketen emaitzak hartzen diren erabakietan eta ezartzen diren politiketan jasotzen ahalegintzen da.

 

MAESen argitalpenak Urdaibaiko azterketaren garrantzia azpimarratzen du. Azterketa horrek biodibertsitateak, karbono-metaketak eta ur-emariaren erregulazioak ematen dituzten zerbitzuen arteko erlazio espaziala aztertzen du. Emaitzek erakusten dute Erreserbaren azaleraren zatirik handiena, ia % 90, garrantzitsua dela ekosistemen zerbitzuak sortzeko. Halaber, emaitzek erakusten dute baso naturalak funtsezkoak direla biodibertsitaterako eta ekosistemen zerbitzuen hornidurarako. Txostena eskura dago MAESen web-orrian (http://biodiversity.europa.eu/maes), hain zuzen ere esteka honetan: http://catalogue.biodiversity.europa.eu/uploads/document/file/1329/JRC_MAES_Forest_Report_2016.pdf

 

Azterketa horren ondoren, ekosistemen beste zerbitzu batzuk sartu ziren analisian, esaterako, aisialdia, gozamen estetikoa edo polinizazioa, baso naturalak babesteko argudioak indartuz. Informazio hori guztia kontuan hartu da Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Gidari berriaren berrikuspenean. Berrikuspena alegazioak aztertzeko fasean dago orain. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Gidari berriak nukleoa edo tanpoi babes kategoria berri bat barneratzen du baso naturalentzako.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Europar Batasunaren txosten batek Urdaibaiko ekosistemen zerbitzuen garrantzia aitortzen du➡ https://t.co/zBlEUDketR https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Europar Batasunaren txosten batek Urdaibaiko ekosistemen zerbitzuen garrantzia aitortzen du➡ https://t.co/zBlEUDketR https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Europar Batasunaren txosten batek Urdaibaiko ekosistemen zerbitzuen garrantzia aitortzen du➡ https://t.co/zBlEUDketR https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Un informe de la Unión Europea destaca la importancia de los servicios de los ecosistemas de #Urdaibai ➡ https://t.co/XEesEUzNW2

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Un informe de la Unión Europea destaca la importancia de los servicios de los ecosistemas de #Urdaibai ➡ https://t.co/XEesEUzNW2

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Un informe de la Unión Europea destaca la importancia de los servicios de los ecosistemas de #Urdaibai ➡ https://t.co/XEesEUzNW2

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)