Elkarlan Sariak
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

“ehuGune” tailerrak LAGen berrikuspenari Euskal Herriko Unibertsitatearen ekarpena dakarkio.

2016-06-09

 

 

  • Hurrengo Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen lotura handiagoa proposatzen du.
  • María José Ainz, Ander de la Fuente, Eguzki Urteaga eta Iñigo Lazkano irakasleek unibertsitatearen ekarpen kritikoa egiteko ardura dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Paisaia Kulturalen eta Ondarearen Unesco Katedrak EHUren «ehuGune» hausnarketa-foroaren topaketa bat antolatu du, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesuak unibertsitatearen ekarpena ere jaso dezan, tartean, oharrak, analisiak eta proposamenak.

 

Topaketan,  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta sailburuorde Izaskun Iriartek hartu dute parte. Haien iritziz, unibertsitate-munduak ehuGuneko foroaren workshop honen bidez Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuari egiten dion «ekarpen kritikoa» positiboa da.

 

Bilbon ospatutako topaketan, 15 minutuko hitzaldi bana egin dute adituek, eta Izaskun Iriartek, Ana Oregik eta Jesús Erquiciak ere hartu dute parte. Ana Oregi sailburuaren ustez, «elkarrizketa eraikitzailea izan da, eta hainbat gai nabarmendu dira; beteak beste, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuetan ideiak ondo hausnartzeko denbora behar dela. Eusko Jaurlaritzaren ustean, positiboa da epeak ezartzea eta betetzea oinarri hauen interesa eta indarraldia gal ez dadin; izan ere, hurrengo berrogei urteotan Euskadiren egitura funtzionala definituko dute».

 

Unibertsitateko irakasleek paisaiari buruzko proposamen asko egin dituzte eta, haien ustez, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetako arauen loturak indartu behar dira azpiegitura berdeak babesteko. Ana Oregiren hitzetan «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek ez dute "arau-izaera" handia, araudi "zuhur, orekatu eta inspiratzailea" baitira».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • María José Ainz, Ander de la Fuente, Eguzki Urteaga, Iñigo Lazkano