Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek indartu egingo du tren zerbitzua ostiralean eta larunbatean, Olako ‘BBK Music Legends est’ dela eta

2016-06-08

Euskotrenek indartu egingo du tren zerbitzua Olara eta Olatik ostiralean eta larunbatean (ekainaren 10ean eta 11n) ‘BBK Music Legends Fest’ jaialdiaren joan-etorriko beharrei erantzuteko.

 

Ostiralean eta larunbatean Olan egingo den ‘BBK Music Legends Fest’ izeneko jaialdia dela eta, Euskotrenek tren lantzaderaz osatutako zerbitzu berezia ezarriko du, Lezama-Lutxana lineako ohiko zerbitzua osatuz.

 

Horrez gain, berrikuntza gisa, Lutxana-Ola-Lutxana zenbait zerbitzu eskainiko dira, Sondikan garraio aldaketarik egin gabe. 

 

Ostirala, ekainak 10

 

Lutxanatik Olara:

  • 15:30etik 16:30era garraio aldaketarik gabeko zerbitzuak egongo dira hamar minutuz behin.
  • 16:39tik 19:39ra, 20 minutuz behin, Sondikan garraio aldaketa eginez eta nasaz aldatuz lantzaderara (trena edo autobusa). Lantzaderak 16:54, 17:10, 17:30, 17:50, 18:10, 18:30, 18:50, 19:10, 19:30, 19:43 eta 20:04an irtengo dira Sondikatik.
  • 20:39tik a 23:39ra trenak 30 minutuz behin, garraio aldaketa eginez eta nasaz aldatuz. Lantzaderak 21:02, 21:24, 22:02, 22:24 eta 23:00etan irtengo dira Sondikatik.

 

Lezamatik Olara:

Olara heltzeko, tren lantzaderara aldatu beharko da Sondikan (nasa aldatuz).

15:35etik zerbitzua amaitu arte trenak egongo dira 30/20 minutuz behin, Sondikatik datozen lantzaderekin eta Lutxana- Ola zerbitzu bereziekin konbinatuz.

 

Olatik Lutxanara edo Lezamara:

  • Tren lantzaderak abiatuko dira Olatik Sondikarantz 15:23, 15:43, 16:13, 16:43 eta 17:00etan.
  • 17:15etik 19:55era lantzadera egongo da hogei minutuz behin. 
  • 20:10etik 22:10era, 20 minutuz behin.
  • Eta beste bi irteera 22:37an eta 23:14an.

 

Lantzadera horiek Lutxana-Lezama linearen ordutegiarekin ezarriko dute lotura.

 

Jaialdia amaitzean garraio aldaketarik gabeko zerbitzuak ezarriko dira Olatik Lutxanara (Sondikan ere geratuz): 0:15, 0:21, 0:27, 0:33, 0:39, 0:44, 1:12 eta 1:17an.

 

Sondikatik Lezamara bi irteera egongo dira 00:56an eta 1:26an.

 

Jardunaldiko gainerako orduetan Txorierriko linearen ohiko ordutegiekin jarraituko da, autobusez egingo diren Sondika-Ola-Loruri lantzaderak barne.

 

Larunbata, ekainak 11

Lutxanatik Olara (ekitaldiaren aurretik):

  • 12:19tik 14:59ra trenak 20 minutuz behin, Sondikatik Olara 12:30, 12:50, 13:10, 13:30, 13:50, 14:10, 14:30, 14:50 eta 15:10ean irtengo diren lantzaderekin konbinatuz.
  • 15:30etik 16:30era garraio aldaketarik gabeko 7 tren egongo dira Olaraino.
  • 16:39tik 19:39ra trenak 20 minutuz behin, Sondikatik Olara 16:54, 17:10, 17:30, 17:50, 18:10, 18:30, 18:50, 19:10, 19:30 eta 19:50ean irtengo diren lantzaderekin konbinatuz.
  • 20:09tik 22:39ra, 30 minutuz behin, Sondikatik 20:26, 20:56, 21:26, 21:56, 22:24 eta 22:54an irtengo diren lantzaderekin.

 

Lezamatik Olara (ekitaldiaren aurretik)

Olara heltzeko beharrezkoa izango da Sondikan tren lantzaderara aldatzea (nasa aldatuz).

12:05etik zerbitzua amaitu arte, 20/30 minutuz behin, Sondikatik datozen lantzaderekin eta Lutxana-Ola zerbitzu bereziekin konbinatuz.

 

Ekitaldiaren ondoren (gauez):

Jaialdia amaitzean garraio aldaketarik gabeko zerbitzu hauek eskainiko dira Olatik Lutxanara (Sondikan ere geratuz): 0:15, 0:21, 0:27, 0:33, 0:39, 0:44, 1:12 eta 1:17an. Olatik Lezamara joateko, garraio aldaketa egin beharko da Sondikan 00:56an eta 1:26an abiatuko diren trenetara.

 

Zerbitzu horiek, Lutxana-Lezama linea egiten duen eta garraio aldaketarik behar ez duen ohiko gaueko ordutegiaren osagarri dira. Lutxanarantz 2:46, 4:46 eta 6:46an abiatuko dira Olatik, eta Lezamarantz 2:09, 4:09 eta 6:09an.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV tokian ere. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko