Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek 6 autobus linearen ibilbidea aldatuko du larunbat arratsaldean

2016.eko ekainak 08

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak 6 autobus linearen ibilbidea aldatuko du datorren larunbateko, ekainaren 11ko, arratsaldean, ZARAUZKO TRIATLOIA 2016 egingo baita.

Ibilbidean aldaketak izango dituzten lineak hauek izango dira: DB05 Ondarroa – Mutriku – Deba – Zumaia; UK07 Aizarnazabal – Zumaia – Zestoa; UK08 Zarautz – Aia – Orio; UK09 Zumaia – Donostia/San Sebastián (N-634); UK10 Zumaia – Donostia/San Sebastián (AP-8 Zarautzetik); eta UK11 Zumaia – Donostia/San Sebastián (AP-8 Oriotik).

DB05 ONDARROA – MUTRIKU – DEBA – ZUMAIA LINEA

Zumaiatik 15:10ean irten ohi den zirkulazioan, zerbitzurik gabe geratuko dira Zumaia Geltokiko, Patxita Etxezarretako eta Narrondoko geralekuak, eta zerbitzua Arroa Behekoa auzoan hasiko da 15:15ean.

Aurkako noranzkoan, 14:45ean Debatik irteten den zerbitzuak Arroa Behekoa auzoraino zirkulatuko du Zumaiako noranzkoan, eta bertatik ekingo dio Debako noranzkoan egin beharreko bideari, 15:15ean. Beraz, zerbitzu horretan zerbitzurik gabe geratuko dira Narrondoko, Patxita Etxezarretako eta Zumaia Geltokiko geralekuak.

UK07 AIZARNAZABAL – ZUMAIA - ZESTOA LINEA

17:10ean Zumaiatik Aizarnazabalera abiatzen den autobusa ibilbide alternatiboa erabiliz helduko da Patxita Etxezarretako geralekura, eta ondoren saihesbidetik jarraituko du Aizarnazabalerarantz, antolatzaileek erregulatuko duten igarotzearekin, Beduara desbideratzeko biribilguneraino.

UK08 ZARAUTZ – AIA – ORIO LINEA

16:45etik 18:45era, Zarautzeko Nafarroa kalea (N-634) trafikora moztuta egongo da bi noranzkoetan eta, ondorioz, barrualdetik zirkulatu beharko da (Iritako biribilgunea – Zubiaurre Zahar – Maria Etxetxiki – Araba – Urdaneta – Bizkaia – San Inazio). Zerbitzu hauek kendu egingo dira: 16:45ean Oriotik Zarautzerantz irteten dena; eta 17:55ean Zarautzetik Oriorantz irteten dena.

UK09 ZUMAIA – DONOSTIA (N-634), UK10 ZUMAIA – DONOSTIA (AP-8 ZARAUTZETIK) ETA UK11 ZUMAIA – DONOSTIA (AP-8 ORIOTIK) LINEAK

Zarauzko Triatloia egiten den bitartean zerbitzu hauek kendu egingo dira:

  • 15:30ean Zumaiatik Donostiarantz (UK09 linea).
  • 15:45ean Donostiatik Zumaiarantz (UK09 linea).
  • 16:00etan Zumaiatik Donostiarantz (UK10 linea).
  • 17:00etan Donostiatik Zumaiarantz (UK10 linea).

 

Zumaiatik 14:30ean, 15:00etan, 16:30ean, 17:00etan eta 17:15ean irteten diren zerbitzuek ibilbide alternatiboa egingo dute Zarautzeraino, autobidetik, Suhiltzaileetako biribilguneraino. Puntu horretan, ondoren adierazten diren geralekuak izango dituen Euskotrenen lantzadera zerbitzua egongo da:

  • Photomuseumeko biribilgunea: Argiko ohiko geralekua ordezkatuko du.
  • Kiroldegiko biribilgunea: Gurutze Gorriko ohiko geralekua ordezkatuko du.
  • Suhiltzaileetako biribilgunea: San Pelaioko ohiko geralekua ordezkatuko du.

Photomuseumeko biribilgunearen eta Suhiltzaileetako biribilgunearen arteko 14:45eko, 15:15eko, 16:45eko, 17:15eko eta 17:30eko lantzaderek Donostiarantz bidaiatzen duten pertsonak eramango dituzte.

16:45ean (UK09) eta 18:00etan (UK10) Donostiatik Zumaiarantz abiatzen diren zerbitzuek ibilbide alternatiboa izango dute Zarautzetik igarotzean, N-634 errepidearekin San Inazio kaletik lotuz. Bertan ekingo diote berriro ohiko ibilbideari.

Beste alde batetik, Euskotrenek Getaria – Zumaia lantzadera zerbitzua ezarriko du Getariatik Zarautzera edo Donostiara joan behar duten pertsonentzat.

Lantzadera zerbitzu horiei esker, erabiltzaileek autobusa hartu ahal izango dute Zumaian, bidaiarekin jarraitzeko. Ordu hauetan abiatuko dira Getariatik:

  • 14:15ean: 14:30ean Donostiarantz abiatzen den autobusa hartzeko aukera emango du Zumaian (N-634).
  • 14:45ean: 15:00etan Donostiarantz abiatzen den autobusa hartzeko aukera emango du Zumaian (AP-8 Zarautzetik).
  • 16:15ean: 16:30ean Donostiarantz abiatzen den autobusa hartzeko aukera emango du Zumaian (N-634).
  • 16:40an: 17:15ean Donostiarantz abiatzen den autobusa hartzeko aukera emango du Zumaian (AP-8 Oriotik).
  • 16:50ean: 17:00etan Donostiarantz abiatzen den autobusa hartzeko aukera emango du Zumaian (AP-8 Zarautzetik).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko