Berriak Osasuna
Eu

Bainu-denboraldiaren hasieran Euskadiko bainu-leku eta hondartza guztietan bainu librea ezarri da eta gehienek uraren kalitate bikaina dute

2016.eko ekainak 08

Bainatzeko guneen 2016ko osasun-kontrola

Ekainaren 1ean hasi zuten denboraldia Bizkaian, eta erregistratutako hondartza guztietan bainatzeko baimena eman da. Hondartza gehienetan, gainera, uraren kalitatea bikaina da.

 Gipuzkoari dagokionez, Donostiako hondartzetan bainu librea ezarri da ekainaren hasieratik, eta uraren kalitatea bikaina da guztietan. Ekainaren 15etik aurrera, Gipuzkoako udalerri guztietan bainu-denboraldia abian izango da, eta hondartza guztietan bainua librea izango da.

Araban, berriz, larunbat honetan, ekainak 11, hasiko da. Kasu honetan ere, uraren kalitatea bikaina da eta bainua librea izango da leku guztietan.

 Bizkaiko ia hondartza guztietan uraren kalitatea bikaina da eta bainua hartu daiteke.  Aztertutako 21 hondartzetatik, hamaseitan uraren kalitatea bikaina da, hain zuzen ere: Muskiz-Zierbenako La Arenan; Getxoko Ereagan, Azkorri-Gorrondatxen eta Arrigunagan; Sopelako Barinatxen eta Arrietara-Atxabiribilen; Plentziakoan; Gorlizekoan; Barrikako Muriolan; Bakiokoan; Bermeoko Aritzatxun; Ibarrangeluko Laidan eta Lagan; Eakoan; Ispasterreko Ogeian eta Mendexako Karraspion.

Bestalde, Lemoizeko Armintzekoalde, Lekeitioko Isuntza eta Ondarroako Arrigorri hondartzetan, uraren kalitatea ona da eta bainua, librea. Mundakako Laidatxun eta Getxoko Areetan, aldiz, bainatzeko baimena eman duten arren, uraren kalitatea onargarria da.

Aurten, Toña eta San Antonio hondartzak ez dituzte bainu-lekuen zerrendan sartu, azken bost denboraldietan haietan uraren kalitatea onartezina izan delako. Horrenbestez, leku horietan bainurik ez hartzea gomendatu dute.

Gipuzkoari dagokionez, Donostian hasi dute denboraldia. Hiru hondartzetan uraren kalitatea bikaina denez, bainua librea da.

Gipuzkoako gainerako udalerrietan, denboraldia ekainaren 15ean hasiko da, eta, lehen kontrolen arabera, bainua librea izango da hondartza denetan. 

Araban, ordea, ekainaren 11n, larunbata, hasiko dute bainu-denboraldia. Uraren kalitatea bikaina da eta toki guztietan dago baimenduta bainua hartzea: Garaion, Landan eta Zuhatzako uhartean.

Halaber, orain arte ireki dituzten bainatzeko leku guztietan, hondartzaren kalitatea ona da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astero egiten dituen azken txostenetatik atera dira datuok, sail horren eskumenak baitira bainatzeko uraren kalitatea kontrolatzea, osasun-ikuskaritza eta bainu-hartzaileei informazioa eta gomendioak ematea, 2016ko hondartzen kontrol- eta zainketa-programaren barruan.

Hondartzen gaineko urteko programaren helburua bainatzeko guneak kontrolatzea eta zaintzea da, eta horretarako eta erabiltzaileen osasuna babesteko uraren eta hondartzaren kalitatea zehazteko laginketak egitean datza.

 

BAINATZEKO ETA LAGINAK HARTZEKO GUNEAK

 

LURRALDEA

BAINATZEKO TOKIAK

LAGINAK HARTZEKO GUNEAK

Araba

5

5

Bizkaia

21

33

Gipuzkoa

15

23

EAE

41

61

 

Zehazki, bai Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan eta bai Arabako bainatzeko tokietan, hainbat zeregin eramaten dituzte aurrera: bainatzeko uraren osasun-kontrola eta osasun-ikuskapenak egitea; bainatzeko ur horien eta baldintzen osasun-sailkapena; pertsonen osasunerako gerta daitezkeen arrisku-egoeren ebaluazioa; eta herritarrei informazioa eta osasun-gomendioak ematea.

Etengabeko ikusmen bidezko kontrolaz gainera, astero, denboraldia amaitu arte, ur-laginak hartuko dira.Lagin horiek ontzi esterilizatuetan jaso, eguzkiaren argitik babestu eta, kasu batzuetan, hoztuta garraiatzen dira laborategira, non hesteetako enterokokoen eta Escherichia coliren presentzia ez ezik, pH-a eta tenperatura kontrolatzen baitira.

Analisien eta osasun-ikuskaritzaren emaitzen arabera, Osasun Sailak sailkapen bat egiten du, ondorengo kategoria hauek barnean hartzen direla: Onartezina (ez da bainatzea gomendatzen); onargarria (bainu librea); ona (bainu librea); edo bikaina (bainu librea). Era berean, urte osoko ebaluazioa egiten da urtearen amaieran, zeina Europako osasun-agintaritzei igortzen baitzaie.

2016an, Euskadiko hondartza eta bainatzeko leku ia guztien urteko sailkapena bikaina da –azken lau denboraldietako emaitzen arabera ezartzen da–, eta bik baino ez dute kalitate onargarria.

Azkenik, hondartza eta bainatzeko tokietan hainbat kartel jarri dituzte erabiltzaileei azpiegiturei, ingurumenari eta osasun-baldintzei buruzko informazioa emateko.

 

 

 Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Inaugurada la temporada con el baño libre en zonas de baño-playas y calificación de excelente en la gran mayoría ➡ https://t.co/YOTNugDHS0

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Bainu-denboraldiaren hasieran bainu-leku eta hondartza guztietan bainu librea ezarri da. Uraren kalitatea, bikaina ➡ https://t.co/XfowkOHYNm