Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak istripuen ikerketari buruzko jardunaldia inauguratu du

2016.eko ekainak 08

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatu du Euskalduna Jauregian

Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Heredia, Trafikoko zuzendari Garbiñe Saez Molinuevo lagun, zirkulazio-istripuen ikerketari buruzko jardunaldia inauguratu gaur goizean Bilboko Euskalduna jauregian. Trafiko Zuzendaritzak antolatu duen jardunaldian zirkulazio-istripuen gaineko ezagutzan sakontzea dute asmo, zehazki, hiru esparru hauetan: prebentzioa, ikerketa eta biktimen arreta.
 

Prebentzio-faktoreak

Lau hizlari ariko dira lehen zatian. Judit Arcellares, Bizkaiko Bide-segurtasuneko fiskal delegatua, bide-segurtasunaren aurkako delituei, delitugileei ezarritako zigorrei eta arrisku-jokabide batzuen aurreko tolerantzia sozialari buruz jardungo da. Juan Pablo Arruabarrena, Osakidetzako Larrialdietako medikua, sendagai batzuek gidatzeko gaitasunean izan ditzaketen ondorioei eta tratamendu medikoa duten pertsona gehienek hartzen dituzten sendagaien ondorioak ez ezagutzeak dakarren arriskuari buruz jardungo da. Jon Arrieta, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko Auzitegi-patologia Zerbitzukoa, alkoholaren eta drogen kontsumoak bide-istripuengatiko hilkortasunean duen eraginari buruz jardungo da eta Carlos Estefanía, Bide, ubide eta portuetako Ingeniarien Elkargoaren ordezkaria, bide-azpiegituren trafiko-istripuen prebentzioan duten garrantziari buruz jardungo da.

Istripuen ikerketa

Bigarren zatiko hitzaldietan istripuen gaineko analisi-lana, datu-bilketa eta interpretazioa landuko dituzte, hiru ikuspuntu hartuta. Jon Karla Mozo, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakaslea, ikerketako prestakuntzari buruz jardungo da. Joseba Etxeberria Donostiako Udaltzaingoko Atestatuen Unitateko arduradunak, hiri-guneko istripuen ezaugarriak eta ohiko zergatiak azalduko ditu eta Miguel Santos López Ertzaintzako Istripuen Ikerketa eta Berreraikuntza Unitateko arduradunak, urratsez urrats azalduko du trafiko-istripuak berreraikitzeko prozesua, betiere kausa argitzea duena xede.

Biktimei laguntza

Jardunaldiaren azken zatian trafiko-istripuen biktimentzako kalte-ordainen hobekuntzaren gaineko lege berriak ezagutaraziko ditu José Pérez Tirado Stop Accidentes elkarteko lege-aholkulari eta aurtengo urtarrilaren lehenean indarrean jarri zen legea idatzi zuen adituen batzordeko kidea izan zenak. Gainera, José Perdices Biktimarentzako Asistentzia Zerbitzuko legelariak eta Elena Sangroniz Ertzaintzaren Trafiko Unitateko ikerketaburuak bi erakunde horiek trafiko-istripuen biktimei eta horien senideei arreta emateko egiten duten lana azalduko dute.

Euskalduna Jauregiko E aretoan egingo da jardunaldia, 8:30etik 14:00etara. Asteak dira ez dela plazarik gelditzen. Bertaratzeko interesa duten komunikabideek, ekitaldiaren berri emateko edo elkarrizketaren bat egiteko, eskaera bidali behar dute helbide hauetara: info@seguridadvialeuskadi.com; prensa@seg.euskadi.eus

Informazio gehiago jardunaldiaren webgunean: www.seguridadvialeuskadi.com

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    [TRAFIKO-ISTRIPUAK] Segurtasuneko sailburuak istripuen ikerketari buruzko jardunaldia inauguratu du ➡ https://t.co/dbzDeRnMx2

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    [ACCIDENTES TRÁFICO] La consejera de Seguridad ha inaugurado hoy una jornada sobre investigación de #accidentes ➡ https://t.co/9Zl4nPDVOu

  • @rgartzia
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Seguridad inaugura la jornada sobre investigación de accidentes... https://t.co/AnJ8LM0Obo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)