Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Clima2016 Nazioarteko Konferentziak Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-arloko energia-estrategia saritu du

2016.eko ekainak 09

Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak saria jaso dute maiatzaren 22tik 25era bitartean Danimarkako Aalborg hirian egin den CLIMA2016 nazioarteko biltzarrean, poster bidezko aurkezpen onenarengatik.

Biltzarreko batzorde zientifikoak bereziki nabarmendu ditu honako hauek: beste herrialde batzuetan aplikagarria izatea, etxebizitzen energia- eta eraikuntza-hobekuntzen gaineko alderdi teknikoak eta praktikoak uztartzea eta azken hamarkadako EAEko politiken eta energia birgaikuntzako laguntzen (Renove Plana) bilakaera laburbiltzea.

Gainera, EAEko ordezkaritzak Euskadiko energia-kontsumo ia nuluko lehen etxebizitza sozialen eraikina aurkeztu zuen.  Eraikin berezia da Portugaleten eraiki dena; 32 etxebizitza sozial ditu, uda honetatik aurrera hartuko okupatuko direnak, eta eguzki-aprobetxamendurako fatxada aktiboak ipini dira. SMARTBUILD Europako proiektuari loturiko eraikina da, Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta TECNALIAk elkarlanean sortu dutena.

Etorkizunean, Eusko Jaurlaritzak eta Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Energia Termikoaren Sailak lanean jarraituko dute energia-hobekuntzak eta eraikuntza-kalitatea sustatzeko, Euskadiko etxebizitza-estrategiak baliatuta.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    La Conferencia Internacional Clima2016 premia la estrategia energética de vivienda del Gobierno Vasco. @J_M_Hidalgo https://t.co/lfmjfgGRj6

Komunikabideek behera kargatzeko