Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

3000 nazioarteko gaztek Munduko gazta hoberenaren saria lortzeko parte hartuko dute Donostian azaroan ospatuko den World Cheese Awards lehiaketan

2016-06-07

Azaroaren 16tik 18a arte, gazta, Donostia hiriko protagonista nagusi izango da, non Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-a ospatuko den, Artzai Gazta elkarteak antolatuta. Ekitaldi berri bat, hiru egunez gaztaren kultura gerturatuko diguna. Jaialdia, munduko gazta lehiaketa garrantzitsuenarekin hasiko da, “World Cheese Awards”, 2015 urteko gazta hoberenaren saria emango duena.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-aren egitaraua aurkeztu du. Berarekin Pablo Basterra, Artzai Gaztako buru; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua; Luisa Villegas, jaialdiaren zuzendaria eta Yayo Galiana Basque Culinary Center-eko ordezkari gisa izan dira.

Ekintzaz beteriko egitarauak, hiria, gaztaren sektorea inguratzen duen gourmetenarekin beteko du: chef ezagunak, gazta leuntzaile adituak, nazioarteko banatzaileak, epaile arituak, etab,. baina, protagonista nagusi artisau ekoizle txikiak izango dira, lehiaketa hau lehen aldiz Erresuma Batutik Euskadira ekartzea lortu dutela eta. Nazioarteko sari guztietan egoteagatik, irabazitako sariengatik, berrikuntza, naturaren errespetu eta zaintza eta euren lanarekiko duten grinagatik egin dute gure herria nazioarteko txapelketa honen etxe izatearen merezidun, ekintza ezberdinez inguraturik jaialdi interesgarria osatuz.

World Cheese Awards

World Cheese Awards, munduko gazta txapelketarik handiena da. Azken edizioan, 2.727 gazta parteartzaile, 25 herrialde ezberdin, eta munduko edozein txokotako 250 epaile erakarri zituen. Nazioarteko gazta ekitaldia da, urtetik urtera gaztagile txiki, erosle eta prentsa espezializatua leku bakar batean biltzen dituena. John Farran, World Cheese Awards-en arduradunaren hitzetan “Gure epaileek 4ko taldeetan dihardute, urre, zilar edo brontzezko dominaren duin den edozein gazta identifikatuz, gaztaren azal eta gorputza, kolorea, ehundura, sendotasuna eta batez ere, zaporea begiratzean. Goizaren amaieran, epaileek munduko 60 gaztarik onenak aurkitu ondoren, epaimahai gorenak 16 aukeratzen ditu, eta kontsumitzaile eta profesionalen aurrean munduko irabazle zein izendatu eztabaidatzen du.” Jaialdiaren lehen egunean ospatuko da txapelketa, Azaroaren 16en, eta bertan 2015. Urteko gaztarik onena aukeratuko da. Hurrengo goizean, Azaroaren 17an, eta txapelketaren historian zehar lehenengo aldiz, “The Champion of the Champions” ospatuko da, World Cheese Awards-en 28 edizioetako irabazleek hartuko dute parte eta horien artean sariduna aukeratuko da.

Publikoari irekitako jaialdia

Ekintzak publikoari irekiak izango dira, eta herritarrek, jaialdi honek Donostiara dakarren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, nazioarteko gazta onenak dastatuz, produktu honen bitartez mundua, ekoizleen ohitura ezberdinak, bestelako teknikak, ikuspuntu ezberdinak izatea ahalbidetuko gaituzten aromak ezagutuz, ezezagunaz jabetuz eta dastatuz ikasiz.

Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-aren aldizkaria

Iruzkin bat
  • Argazkia Fco. Javier Mtz. de Ibarreta León
    2016-06-08

    A corregir en titular... ¿pujarán... o pugnarán?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)