Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Basquetourrek-Eusko Jaurlaritzak Euskadi Sevillan sustatuko du “Euskadi Basque Country IV Bandera” dela-eta

2016.eko ekainak 10
  • Andaluziako touroperadoreei zuzendutako jomugaren aurkezpenak eta kaleko ekitaldiak herritarrentzat izango dira ekainaren 16, 17, 18 eta 19an hirian egingo den sustapen jardueraren ekintza nagusiak

Aurten Sevillan hilaren 19an ospatuko den “Euskadi Basque Country IV Bandera” Eusko Jaurlaritzak Basquetourren bidez egingo dituen turismo sustapen ekintzen azkena izango da. Azken bost urteotan merkatu andaluziarra %51 igo da. Andaluzia Estatuko hirugarren merkaturik garrantzitsuena da Euskadirentzat, Madril eta Kataluniaren ostean.

Ekintza hauek merkatu garrantzitsu honetan egiten diren bigarren urtea da.

Lankidetza publiko-pribatuari esker, Euskaditik kanpo ospatzen den San Miguel Estropaden Ligari hasiera ematen dion kirol ekitaldia erreklamu bihurtzen da sebilarrek gure jomuga hobeto ezagut dezaten, ekainaren 16an, osteguna, komunikabideei goizean eta touroperadore andaluziarrei Sagardi jatetxean gabaz, egingo zaizkien aurkezpenekin.

Ekintzetan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako sailburua; Itziar Epalza, Merkataritza eta Turismo sailburuordea; Arantza Madariaga,Basquetourreko zuzendaria eta Euskadiko eta Sevillako udal eta lurraldeko erakunde ezberdinetako turismo ordezkariak egongo dira. Ekintza hauek ostirala, larunbata eta igandean ospatuko dira hiriko erdigunean eta Guadalquivir hibaiaren inguruan, bertan hibaian ospatuko baita estropada lehiaketa igandean. Musika ekitaldiak, dantza eta herri kirolak eta turismo informaziorako guneak izango dira egun horietan protagonistak hiriburu andaluziarreko kaleetan.

Basquetourrek-Eusko Jaurlaritzak beste behin bultzatzen du kirol ekintza hau, ACT-ren eskutik, bi urtez jarraian Bartzelonan eta beste urte betez Malagan egin ondoren.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iurkiaga
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Basquetour-@Gob_eus promocionará el destino Euskadi en Sevilla con motivo de la IV Bandera Euskadi #BasqueCountry ➡ https://t.c

  • @Basquetour_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Basquetourrek-Eusko Jaurlaritzak Euskadi Sevillan sustatuko du “Euskadi Basque Country IV Bandera” dela-eta ➡ https://t.co/Q6YX

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Representantes ACT