Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakaria EHUren XXXV. Udako Ikastaroen inaugurazio-ekitaldian izan da

2016.eko ekainak 08

Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte lagun, EHUren XXXV. Udako Ikastaroen inaugurazio-ekitaldian izan da, Donostiako Miramar Jauregian. Historiako jarduera kopuru handiena izango du aurtengo edizioak, eta nazioarteko izaera izango dute inoiz baino gehiago, besteak beste, Europako Kultur Hiriburutzaren urtea delako.

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren jardueren oinarrian dauden bi printzipioen aldarri egin du: etika eta adostasuna. Bi-bietan oinarritu dira krisi ekonomikoari emandako erantzuna, bakegintza eta bizikidetzarako esparruko jarduna eta Estatus Berriaren zehaztapena, azaldu duenez. Halaber, bihar gauean hastekoa den hauteskunde-kanpaina berria ere izan du hizpide. Lehendakariak lau alderdi handiei dei egin die, «ez entzunarena egiteko biltzeari utz diezaioten», elkar ulertzeari eta adostasunei bide emateko. «Horretarako, sobera dago harrokeria eta umiltasuna behar da», gaineratu du. 

EHUren udako ikastaroek irailaren 30era arte iraungo dute eta historiako jarduera kopuru handiena antolatu dute, orotara, 180, horietatik 23 euskaraz eta 21 ingelesez. Besteak beste, ikastaroon nazioarteko izaera nabarmendu behar da, hainbat faktorek eraginda; Donostia Europako Kultur Hiriburua izatea, errefuxiatuen krisiari emandako tratamendua eta Basque Yourself 1st International Summer School programaren partaidetza.

EHUren Udako Ikastaro gehiago egingo dira Araban eta Bizkaian. Bereziki nabarmena da Araban egingo diren jardueren hazkundea. Guztira, 19 jarduera egingo dira Bizkaian, nagusiki Bizkaia Arenan, eta 15 Araban, zehazki, Agurainen, Gasteizen, Guardian eta Moredan. Halaber, ikastaroak egingo dira Zubietan, Irungo Oiasso Museoan eta Ficoban, Baionan eta Zumaian (flyscha bisitatuko dute).

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria EHUren XXXV. Udako Ikastaroen inaugurazio-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/CmY9EsO1TX

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste a la apertura de los XXXV Cursos de Verano de la UPV/EHU ➡ https://t.co/YnpNAlMyOp

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)