Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Euskadi «Europako berrikuntzaren trenaren buruan» kokatzeko konpromisoa berretsi du

2016.eko ekainak 08

Urkullu Donostiako Kursaalean izan da, Innobasquek antolatutako espezializazio adimentsuari buruzko jardunaldiaren amaiera-ekitaldian

Lehendakaria, Iñigo Urkullu, Arantxa Tapiarekin batera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Innobasquek antolatu duen Espezializazio adimentsua, estrategia berritzailea Euskadirako jardunaldiaren amaierako ekitaldian izan da, Donostiako Kursaal jauregian. Lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak Euskadi «Europako berrikuntzaren trenaren buruan» kokatzeko duen konpromisoa.

Lehendakariak gogorarazi duen legez, RIS 3 espezializazio adimentsuaren estrategia Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planeko printzipio gidarietako bat da. Helburua ikerketa- eta berrikuntza-politikaren bitartez «ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua suspertzea» da, oinarrian espezializazio adimentsua eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren sistemaren eraginkortasuna suspertzea dituena. 

Hain zuzen ere, estrategiak hiru lehentasun ditu (fabrikazio aurreratua, bio-zientziak eta osasuna, eta energia) eta lau aukera eremutan aplikatzen dira: elikadura, kultur eta sormen industriak, hiri habitata eta ekosistemak. Lehendakariaren hitzetan, helburua berrikuntzaren «ahaleginak ardaztea» da aipatutako eremuetako «munduko liderrak» izatera heltzeko.

Urkulluk uste du Euskadik «Europako berrikuntzaren trenaren buru» izatera heltzeko «ilusioa pizten duen erronka» duela. Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzak erabaki du Horizonte 2020 programan ezarriko diren lau konpromisoen aldeko apustua indartzea. Konpromiso horiek 100 ikerketa-proiektu sustatuko ditu, I+G+B-aren aurrekontua urtero % 5ean areagotu, 200 milioi euroko programa bat sustatu berrikuntza finantzatzeko eta Euskadi Europako erreferente bihurtu fabrikazio aurreratuari lotutako ikerketan.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IDEKO_IK4
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari reafirma compromiso por situar #Euskadi en la "locomotora de cabeza del tren europeo de la in... https://t.co/nENydEOrht

  • @rgpozo
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Compromiso del lehendakari por situar a Euskadi en la locomotora de cabeza del tren europeo de la innovación https://t.co/DywQzs8iOx

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urkullu reafirma el compromiso por situar a Euskadi en la "locomotora de cabeza del tren europeo de la innovación" ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Urkullu reafirma el compromiso por situar a Euskadi en la "locomotora de cabeza del tren europeo de la innovación" ➡ https://t.co/XsFBxlRHTw

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)