Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Safer Internet Day lehiaketaren lehendabiziko edizoaren balorazioa

2016.eko maiatzak 24

Lehiaketaren lehendabiziko edizio honetan guztira 42 ikastetxek eta teknologia berriak eta Internet modu arduratsuak erabiltzea sustatzeko aisialdiko taldek parte hartu dute.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat ekimen jarri ditu abian azken urteetan, adin txikikoak babesteko Interneteko mehatxuen aurrean. Alde horretatik, honako gidaliburu hau ere argitaratu du aurten ere: Internet eta teknologia berriak, hitz egingo dugu familiartean?. Horren bitartez, oinarrizko jarraibideak ematen zaizkie gurasoei seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan hezi ditzaten. Aurten, halaber, kontsulta-zerbitzu bat gaitu du Sailak, gurasoen eta irakasleen zalantzei erantzuteko xedez.

Gainera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak egON LINE pedagogia-gida argitaratu du, teknologia berrien hezkuntza lantzeko DBHko 1. eta 2. mailetan.

Banatu dira 2016ko ikus-entzunezko proiektu onenen Safer Internet Day lehiaketako sariak eta ekitaldi horrekin amaitu da gazteek teknologia berriak segurtasunez eta arduraz erabiltzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen ekimena.

Gala Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin da, Gasteizen, eta boto gehien irabazi duten ikastetxeen izenak ezagutarazi dituzte: horiek izan dira, horrenbestez, aurtengo edizioko txapeldunak. Lehendabizikoa, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzendua, Klik obrak irabazi du. Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek egindako proiektua da. Bigarrena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendua, Getxoko Azkorri ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleek irabazi dute, Argazki erruduna obrarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko