Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu kartografia-informazioa hobetzeko udal-ekimenak (Gobernu Bilera 2016-06-07)

2016-06-07

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aginduari, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak zehaztu eta deialdia egitekoari, informazio-geografikoa hobetu eta udal-mapak egin ditzaten.

Ekimenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzak arautu nahi dira, interes orokorreko datuen bilketa eta digitalizazioaren bitartez udal-informazio geografikoa hobetzeko. Horrek ez du kenduko udalek, gerora, mapa paperezko euskarrian inprimatu nahi izatea.

200.100 euro bideratuko dira 2016ko ekitaldian diru-laguntza horiek finantzatzeko. Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte eskabidea, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

Agindu honetan zehazturik dauden baldintzak, eskakizunak eta prozedurak betez gero, diru-laguntzaren onuradunak izan daitezke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalak.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @asantamariajor1
    2016-06-07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco subvencionará mejoras municipales de la información cartográfica ➡ https://t.co/NoOeaJXB2F

  • Argazkia SN Robot
    @IngurumenEJGV
    2016-06-07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco subvencionará mejoras municipales de la información cartográfica ➡ https://t.co/dWOd9l2oAM

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-06-07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu kartografia-informazioa hobetzeko udal-ekimenak ➡ https://t.co/mqDhOfSD9m

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-06-07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco subvencionará mejoras municipales de la información cartográfica ➡ https://t.co/NoOeaJXB2F

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko