Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2016ko Gure Artea Sarietarako deialdia (Gobernu Bilera 2016-06-07)

2016.eko ekainak 07

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. Sariok, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dute helburu.

2016ko deialdi honetan, Gure Artea Sariak hiru ataletan deitzen dira:

  • Ibilbide artistikoa aitortzeko saria, 18.000 eurokoa eta pertsona fisikoei zuzendua.
  • Sorkuntza lana aitortzeko saria, 18.000 eurokoa eta pertsona fisikoei zuzendua.
  • Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria, 18.000 eurokoa, eta pertsona fisiko nahiz juridikoei zuzendua.

Gure Artea sarien bidez, egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi zaie irabazleei. Sortzaileak saritzen dira -bai euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urte hauetan egin duten sormen jardueragatik- baina baita beste eragile edo erakunde batzuk ere, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueragatik. Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko