Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

550.000 euro hezkuntza-bikaintasunera zuzendutako prestakuntza-proiektuetarako (Gobernu Bilera 2016-06-07)

2016.eko ekainak 07

2016-2017ko ikasturtean hezkuntza-bikaintasunera zuzendutako prestakuntza-proiektu desberdinak egiteko itunpeko ikastetxeak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe ez dauden unibertsitateaz kanpoko titularitate publikoko ikastetxeak (heziketa-zikloak izan ezik) deitzen dituen Agindua onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran Gobernu Kontseiluak. Deialdi honek 550.000 euroko diru-kopurua dauka.                         

Deialdi honetara aurkezten diren proiektuek Prest_Gara Planaren baitan kokatzen den “Praktika egokien bidetik bikaintasunerantz” deituriko ildo estrategikoaren helburuekin bat egin beharko dute. Honako hauek dira aipaturiko helburuok:

-Tresnak ematea ikasleen konpetentzia pertsonala, lorpenerako motibazioa eta ahaleginaren balorazioa lantzeko.

-Irakasleei laguntza ematea bikaintasunerako berrikuntza-proiektuetan.

-Metodologia berrietan edo tresna didaktiko berritzaileetan trebatzea, bikaintasunerako bidean.

-Irakasleei, oro har, eta tutoreei eta orientatzaileei, zehazki, tresnak ematea, zailtasun handienak dituzten ikasleei, alde batetik, eta adimen gaitasun handiak dituzten ikasleei, bestetik, laguntzeko.

-Testuinguru kaltetuetan bizitzeagatik gizarte bazterkeriaren arriskuan egon daitezkeen ikasleek bikaintasuna lor dezaten ikastetxean egiten diren praktika didaktikoetan laguntzea

-Jardunbide egokien esperientziak trukatzeko espazio bat zabaltzea.

Ikastetxea zein irakaslea funtsezkoak dira irakatsi eta ikasteko prozesuan,  parte aktiboa izan behar dute hobetzeko prozesuan, eta etengabeko hausnarketan aritu. Horregatik, deialdi honek proposatzen du prestakuntza eta berrikuntza-jarduerak nahiz proiektuak ikastetxeen barrutik eta haien premietatik abiatu beharrekoak direla. Horrela, soluzioak ikastetxean bertan aplika daitezke, eragin onuragarria eta neurgarria izan dezaten. Ikastetxe jakin baten barruko bikaintasun-proiektuek eta esperientziek eragin handiagoa dute, irakasleei, gainerako langileei eta ikasle guztiei eragiten baitie. Eta aldi berean, antolaketa aldatzeko bidea izan daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko