Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2.449.500 euro hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako (Gobernu Bilera 2016-06-07)

2016.eko ekainak 07

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat 2016-2017 ikasturtean eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du.

Diru-laguntza hauen jasotzaileak izango dira, ezgaitasun larriak izan (ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) eta, antolatutako eskola-garraioa edota ohiko garraio publikoa erabili ezin dezaketen ikasleak, eta  hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak. Eskola inklusiboaren aldeko printzipioari jarraiki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak ikasle hauek ikasteko edo parte-hartzeko izan ditzaketen oztopoak ezabatu edo leundu nahi ditu deialdi honen bidez, eta eskola-garraioa ez dadila zailtasun bihurtu ikasle bakoitza ingurunerik egokienean eskolaturik egon dadin.

2015-2016 ikasturte honetan, ezgaitasunen bat zuten 885 ikasleren 132 ikastetxetarako garraioa finantzatzen da deialdi honen bidez. Aurreko ikasturtean aldiz, 2014-2015ean, 849 ikasleren 131 ikastetxetarako garraioa finantzatu zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko