Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak hiru urtean behin ebaluatuko du administrazioaren kudeaketa-eredua, indarguneak eta indartu edo hobetu beharrekoak hautemateko (Gobernu Bilera 2016-06-07)

2016.eko ekainak 07

Eusko Jaurlaritzako eta bere organismo autonomoetako langileek egingo dituzten ebaluazio horien ondoren, aldi jakin baterako indartze- eta hobekuntza-plan espezifikoak ezarriko dira.

Ebaluazio horiek ekaina honetan bertan hasiko dira. Kolaboratzaile boluntarioen sare batek laguntza eskaini eta kudeaketa publikoaren hobekuntzarako kultura sustatu du.

Kudeaketa publikoaren sistemak eta prozesuak hobetzea da xedea, administrazioa eraginkor eta efizienteagoa izan dadin, herritarren aurreikuspenak bete eta beharrak asetzeko.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du kudeaketaren ebaluazioak egiteko eta indartze- eta hobekuntza-planak osatzeko eredua eta kudeaketa-eredu horretako kolaboratzaile-sarearen eraketa. Izapide beharrezkoa da kudeaketa hobetzearen ardatz estrategikoa garatzeko, zehazki, 2014ko ekainean onartutako 2014-2016 aldirako Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikorako Planaren barneko 4. Ardatza, guztira Berrikuntza Publikorako Planak 36,5 milioi euroko aurrekontua du.

Kudeaketa publikoaren sistemak eta prozesuak hobetzea da Eusko Jaurlaritzaren xedea, eta, horretarako, kudeaketa-arloko jardunbide egokiak ezarriko ditu sistematikoki eta modu mailakatuan, administrazioa eraginkor eta efizienteagoa izan dadin eta herritarren aurreikuspenak bete eta beharrak asetzeko.

EBALUAZIO-EREDUA

Gaur onartutako dokumentuan ezarritakoaren arabera, 3 urtean behin egin beharko da administrazioaren kudeaketa-sistemaren ebaluazioa, Eusko Jaurlaritzako kudeaketa publiko aurreratuko eredua oinarritzat hartuta. Hala, sail eta organismo autonomo bakoitzaren indarguneak eta indartu edo hobetu beharrekoak hauteman eta, behar izanez gero, aldi baterako plan espezifikoak ezarriko dira.

Eusko Jaurlaritzako eta ebaluatutako organismo autonomoetako langileek beraiek eta ebaluazioa egiteko laguntza eskainiko du kolaboratzaileekin eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak, esperientzian eta ezagutzan oinarrituta, proposatutako kideekin osatutako taldeak egingo dituzte ebaluazio horiek.

Ebaluazio honek ondorengo helburuak ditu, besteak beste:

  • Kudeaketa publiko aurreratuaren eredua modu mailakatuan ezartzea Eusko Jaurlaritzan.
  • Antolaketa-egituren artean kudeaketa-hobekuntzari buruzko ezagutza partekatzeko bidea erraztea.
  • Etorkizuneko jardueren plangintza egitea.
  • Sail edo organismo autonomo guztietako antolaketa-egituren arteko koordinazioa eta zeharkakotasuna sustatzea.

Lehen ebaluazioak, eta indartze- zein hobekuntza-planak, aurtengo ekainean egingo dira eta 2017an jarraipena izango dute. Ebaluazioa baino lehenago, programa pilotu bat betearazi da, Herri Administrazio eta Justizia, Osasun, Segurtasun eta Ogasuna eta Finantzetako sailek parte hartu dutena.

KOLABORATZAILEEN SAREA

Kolaboratzaileen sarea boluntarioek osatzen dute. Boluntario horiek, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzarekin koordinatuta, kudeaketa publiko aurreraturako hobekuntza-kultura hedatuko dute administrazioko langile publikoen artean. 

Kudeaketa ebaluatzeko laguntza-taldean parte hartuko du sare horrek, eta horretarako informazio eta prestakuntza espezifikoa jasoko dute sareko kideek kudeaketa hobetzeko bitartekoen gainean. Hala, atxikita dauden sailetako edo organismo autonomoetako antolaketa-egituretan lagundu ahal izango dute. Sareko kideak Eusko Jaurlaritzakoak izango dira:

  • Administrazio orokorreko funtzionarioak eta langile publiko lan-kontratudunak.
  • Organismo autonomoetako funtzionarioak eta langile publiko lan-kontratudunak.
  • Unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioa.
  • Hezkuntzako irakasle lan-kontratuduna.
  • Hezkuntzako langile lan-kontratuduna.
  • Ertzaintzakoa.
  • Justizia-administraziokoa.

Salbuespenez, Osakidetzako edo Euskadiko sektore publikoko zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, fundazio eta partzuergoetako langileek ere parte hartu ahal izango dute.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak hiru urtean behin ebaluatuko du administrazioaren kudeaketa-eredua ➡ https://t.co/3cgBedDNmB

Komunikabideek behera kargatzeko