Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak txilka eta Asiako liztorra espezie exotikoak kudeatzeko eskuliburuak banatu ditu

2016.eko ekainak 07

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Euskadiko bi espezie exotiko inbaditzaile azpimarragarrienaktxilka landarea, Baccharis halimifolia, eta Asiako liztorra intsektua, Vespa velusinakudeatzeko eskuliburuak banatzen ari da egunotan.

 

Ingurumeneko zuzendari Alexander Botok zehaztu duenez, «inbasio biologikoak dira biodibertsitatea galtzearen eta ekosistemak hondatzearen arrazoi nagusietako bat. Horrenbestez, espezie horien gaineko ezagutza hobetzeko, gure lurraldean presentzia duten bi espezie exotiko inbaditzaile nagusiak kudeatzeko eskuliburu bana argitaratu dira. Oso kaltegarriak dira biodibertsitatearentzako, ahalmen inbaditzaile handia dutenez. Hori dela eta, zenbat eta gehiago ezagutu horien biologia, portaera eta kontrol-metodoak, orduan eta eraginkorragoa izango da horiek deuseztatzeko borroka».

 

Baccharis halimifolia

Eskuliburua LIFE08NAT/E/0055 «Euskadiko estuarioetan Batasunaren intereseko habitatak lehengoratzea 2010-2014 aldian» izeneko proiektuaren esparruaren barnean osatu da eta Baccharis halimifolia zuhaixka inbaditzailea Euskadiko estuario nagusietan eragiten ari den arazoei aurre egitea du xede.

 

Proiektuaren helburu nagusia Natura 2000 Sarearen barneko Urdaibaiko, Txingudiko eta Leako estuarioetako habitatak lehengoratzea zen, espezie inbaditzaileak gehien kaltetutako eremuak zirenez; hedapena gerarazi, eta deuseztatu, inguru horiek espezie autoktonoekin birpopulatuz.

 

Kolonizatzaile eta eraldatzaile handia da, kalte handiak eragiten dituena kostalde atlantikoko paduretan, dunetan eta labarretan. Hala, euskal autonomia-erkidegoko biodibertsitatearentzako espezie inbaditzaile kaltegarrienetako bat denez, hainbat bitarteko bideratu dira espezie horren aurkako borrokara.

 

Espeziearen gaineko informazio erabilgarria aurkeztu du eskuliburuak, eta erabakiak hartzeko bitartekoak proposatu, proiektuen eta jardueren plangintza egiteko oinarria denez. Zehazki, espeziearen alderdi orokorren gaineko informazioa eskaintzen du, deskribapena eta biologia, ezarpen- eta banaketa-bideak eta eragiten dituen kalteak kasu. Gainera, ezarpena prebenitzeko orientabideak eskaintzen ditu, baita alerta goiztiarreko eta erantzun bizkorreko sistema bat proposatu ere.

 

Espezie exotiko inbaditzaileak kudeatzeko oinarri orokorrak zehazten ditu eskuliburuak, Baccharis halimifolia kudeatzeko jardueren diseinu-metodologiak ezarriz: plangintza, ezarpena eta segimendua. Deuseztatzeko eta kontrolatzeko metodologiak ere jaso dira eskuliburuan, baita segimendu-proposamenak eta jarduerak ezagutarazteko metodoak ere.

 

Oso emaitza pozgarriak jaso ditu proiektu honek; hiru estuario kaltetuenetan eragindako eremu guztietan egin da tratamendua. Izurriak ordeztu zuen landaredia lehengoratu da, mehatxatutako flora- eta fauna-espezieen habitatak aldatuz. Europako Batzordeak laguntza eta saria jaso ditu lan horrek.

 

Asiako liztorra (Vespa velutina)

Asiako liztorra, edo liztor beltza, 2010ean hauteman zen lehendabizikoz Euskadin, eta Kantauri aldeko itsasertz osoan ezarri da, inbasioa oso bizkor gauzatuz. Hala, erlezaintzari eragiten dioten izurri nagusietako bat da, zehazki, Europako liztorrarentzako, Vespa crabro, lehiakideak direnez.

 

Espezie horren aurrean jarduteko metodologia ezartzeko helburuarekin osatu da eskuliburua. Inbasioa orain gutxi hasi da, eta Iberiar penintsula osora hedatzea ekidin nahi da.

 

Espeziearen biologia xehetasun-maila handiz deskribatzen da; ezartzeko eta banatzeko bideak, balizko bilakaera, inbasioaren eraginak (gizartean, erlezaintzan eta ingurumenean) eta espeziearen aurka borroka egiteko metodoak, gaurdaino ezagutzen diren populazioa kontrol pean edukitzeko metodo eraginkorrenak barne.

 

Eraginkortasuna egiaztatutako metodoak honako hauek dira: habiak ezgaitzea eta erle sortzaileei eta langileei tranpak jartzea. Espeziea deuseztatzea ezinezkoa da jada, eta, orain, populazioa kontrol pean edukitzea da asmoa, eragiten dituen kaltea gutxituta; inguru berdinean habia asko egoteak eragiten baititu kalteok.  Metodo horiek batera baliatu behar dira, banaka erabilita ez baitira eraginkorrak espeziearen aurka egiteko.

 

Bestalde, azken hiru urteetan, administrazioek eta enpresa lankideek esperimentuak egin dituzte espeziearen eta kontrol-metodoen gaineko ezagutza handitzeko. Hala, Asiako liztorraren populazioa egoki kontrolatzeko sistema bat ezarri nahi da, eta eragiten dituen kalteak murriztu, espezie inbaditzailearen eta bertako entomofauna populazioen arteko bizikidetza erraztuz.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco difunde manuales de gestión de las especies exóticas invasoras: chilca y avispa asiática ➡ https://t.co/1TyQp

Komunikabideek behera kargatzeko