Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak BerdintasunerakoVI Planaren ebaluazioa onartu du (Gobernu Bilera 2016-06-07)

2016.eko ekainak 07

Gobernu Kontseiluak gaur “Emakume eta Gizonen VI Plana botere publikoen alorrean gauzatzeari buruzko jarduera 2014” txostenaonartu du Emakunde k-Emakumearen Euskal Institutuak egindakoa.

VI Planaren ebaluazioaren helburua da ikustea administrazio publikoekBerdintasun Plana gauzatzean nagusiki egin dituzten akzioak eta politikak zeintzuk izan diren.  Zehazki, aztertzen da ze akzio burutu diren; zenbatekoa izan den administrazio bakoitzaren inplikazioa, erabili dituzten errekurtsoak eta programek izan duten eragina.04/2005 Berdintasun Legeak Gobernua behartzen du legegintzaldi bakoitzean Berdintasun Plan bat onartzera, eta horrekin batera behartzen du baita ere plan hori gauzatzeari buruzko ebaluazioak egitera. Agindu honi jarraituz onartu da gaur aipatutako txostena.

Honako hauek dira ebaluazioaren emaitzetako batzuk:

  • Gero eta sistematikoagoak diren eta erakundeetan integratuagoak dauden berdintasun-politikak planifikatzen dira, eta esku-hartzeen ebaluazioa ere aurreikusita egoten da politika horietan; Berdintasuna bultzatzeko plangintza finkatuta dago Eusko Jaurlaritzaren sailetan, foru-aldundietan eta EAEko udal gehienetan (tamaina esanguratsua duten udaletan bederen). Gainera, beste erakunde batzuek ere badute berdintasun-plana (UPV/EHUk adibidez).
  • Berdintasunerako administrazio-unitateak eta euskal administrazioetan berdintasuna bultzatzen duten langileak direla-eta, ebaluazioan parte hartu duten ia erakundeen erdiak berdintasunerako unitateak dituzte. Bestalde, erakundeek adierazi dutenez, 218 pertsonak egiten dute lan EAEn berdintasuna bultzatzeko.
  • Berdintasun-politiketara bideratutako baliabide ekonomikoak direla-eta, 69 erakundek esleitu dute aurrekontu espezifiko bat berdintasun-politikak sustatzeko; zehazki, 22 milioitik gorako zenbatekoa esleitu dute guztiek (22.347.528 €). Betearazitako aurrekontua handiagoa izan da (35.433.275 €). Parte hartu duten entitate guztiek erantzun ez badute ere, aurrekontu horiek esleitutako guztizkoaren % 0,09 eta euskal erakundeek 2014an betearazitako guztizkoaren % 0,1 izan direla esan daiteke.
  • Administrazioetan berdintasun politikak bultzatzen dituzten langile teknikoen artean hamarretik bederatzi emakumeak dira.
  • EAEko administrazioetan lan egiten duten 2.671 pertsona inguruk jaso du Berdintasun prestakuntza, maila ezberdinetan. Gehienak emakumeak dira, bestelako formakuntzarekin konparatuz emakumeen portzentai altua oso nabaria da.
  • Prestakuntza eta sentsibilizazio akzioak izan dira Erakundeen ekintzen artean ugarienak. Honek VI planaren ardatazari erantzuten dio, hau da, balio aldaketaren beharrari.
  • Beste helburu nagusietako batek, emakumeen kontrako indarkeriarekin bukatzekoak, ere aurrekontuen zati garrantzitsu bat bereganatu du. 
  • Ekintza gehienak ikuspuntu eta hartzaile orokor bat izan dute, eta honen barruan gizon, emakume eta transgenero pertsonak daude.  Ekintzen herena egon da talde konkretu bati zuzendua.

 

Ebaluazioa eta zifren txostena Emakunde ren webgunetik jaitsi daitezke

www.emakunde .euskadi.eus

Ebaluazioa: Berdintasuna politika publikoetan/Politika publikoen ebaluazioa

Zifren txostena: Zerbitzuak/Zifrak

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko