Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Erkorekak positibotzat jo du legegintzaldi honetan Eusko Jaurlaritzaren eta Fiskaltzaren arteko koordinazio-batzorde mistoak egindako lana

2016-06-09
  • Fiskaltzaren digitalizazioa, Biktimaren Estatu berria eta Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketa aztertu dituzte besteak beste, eta bitartekaritza intrajudizialak Euskadin emandako emaitzen balantzea ere egin dute.

Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia eta Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua izan ditu buru gaur goizean Bilboko Justizia Jauregian egindako Koordinazioko Batzorde Mistoaren bilerak. Erkorekak adierazi du batzordeak egindako lanaren balantzea positiboa dela, eta nabarmendu duenez, legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritza eta Fiskaltza «leialtasunez, zintzotasunez, arin eta eraginkortasunez» jardun dira.

Topaketan, besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte:

Fiskaltzaren digitalizazioa: EAEko Fiskaltzan eta epaitegietan jakinarazpen elektronikoak eta espediente digitala ezartzeko prozesuaren egoera.

Aldaketa arauemaile garrantzitsuak: Biktimaren Estatutuaren 4/2015 Legearen onarpenak eta Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketak Fiskaltzaren zerbitzuetan eta instrukzioa amaitzeko epeetan izango dituen eraginak.

Bitartekaritza intrajudizialeko zerbitzua: Euskadin bitartekaritza intrajudizialak bizi duen egoeraren balorazio eta balantzea (*).

BILERAN IZAN DIRENAK

Bileran, Juan Calparsororekin batera, Fiskaltzaren honako ordezkariek ere hartu dute parte: José Luis Bueren, Auzitegi Goreneko Gobernu Salako fiskala; Esmeralda Rasillo, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Babes Unitateko salako fiskala; Carmen Adán del Río, Bizkaiko fiskalburua; Jesús María Izaguirre, Arabako fiskalburua; eta Jaime Goyena, Gipuzkoako fiskalburua.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, berriz, Josu Erkorekarekin batera honakoek ere hartu dute parte bileran: Ana Agirre, Justiziako sailburuordea; Manuel Valín, Justiziako zuzendaria, eta Jon Uriarte, Justizia Administrazioko zuzendaria.

 

(*) Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritza Intrajudizialeko Zerbitzuaren 2015eko memoria atxiki da

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AuziaEuskaraz
    2016-06-10

    Comentario de Twitter:
    @j​erkoreka k​​​​ positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzaren eta Fiskaltzaren koordinazio-batzordearen lana https://t.co/Q8EKjuxL20

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-06-09

    Comentario de Twitter:
    Valoración positiva del trabajo llevado a cabo por la Comisión Mixta de Coordinación entre Gobierno y Fiscalía ➡ https://t.co/kaJn0UxftE

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-06-09

    Comentario de Twitter:
    Erkorekak positibotzat jo du Jaurlaritzaren eta Fiskaltzaren arteko koordinazio-batzorde mistoak egindako lana ➡ https://t.co/78Oba93hG4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)