Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak arautu ditu Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzak; udaletxeek eta kontzejuek jaso ahal izango dituzte

2016.eko ekainak 07
  • Ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Agindua

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei emateko diru-laguntzak eta horien oinarri arautzaileak ezarri ditu, Paisaiaren Ekintza Planak egin ditzaten. Ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzen oinarriak argitara ematen dituen Agindua.

 

Paisaiarako ekintza planak kudeaketa-bitartekoak dira, eta antolatzeko jardunen eremuan egin beharreko ekintzak zehazten dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gaineko ekainaren 3ko 90/2014 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz.

 

2014. eta 2015. urteetan zehar,  Paisaiarako Ekintza Planak egiteko diru-laguntzen bi deialdi egin ziren. Aurtengo deialdiaren berrikuntza gisa, adierazi behar da tramitazioa elektronikoa baino ez dela izango eta euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez egingo dela.

 

Eskaerak egiteko epea hilabetekoa izango da. Paisaiarako Ekintza Planak idazteko ordainsarien % 90 lagunduko da diruz, planeko 30.000 euro gehienez, 280.000 euroko aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere.

Paisaiari dagokionez, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak dituen ekarpenei buruzko informazio guztia honako web-orri honetan dago: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-paisaia/eu/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)