Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak gogora ekarri du Euskadi aurre egiten ari zaiola industria- eta ingurumen-hazkundea uztartzeko «erronkari»

2016.eko ekainak 07

ESPARC 2016 natur parkeen elkarteen biltzarraren inaugurazioan parte hartu du Urkulluk Oregi sailburuarekin batera, Guardian

Euskadi industria- eta ingurumen-garapena uztartzeko erronkari aurre egiten ari zaiola adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, jakitun baitira etorkizuneko belaunaldien ongizatea natura eta ondare komuna zaintzearen mende dagoela. Horixe adierazi du Guardian, ESPARC 2016 natur parkeen elkarteen biltzarraren inaugurazioan, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik lagunduta.

Parisko Klimaren Gailurrean hartutako konpromisoaren barruan, Eusko Jaurlaritzak 2050erako Klima Aldaketaren Estrategia diseinatu du jada, eta amaitzear du 2030erako Biodibertsitate Estrategia. Bi planok hazkunde jasangarriaren aldeko konpromisoa dute ardatz, hazteko eta enplegu-aukera berriak sortzeko ez ezik, natura eta ingurumena ere zaindu ditzagun. 

Horrela azaldu du lehendakariak, eta gogorarazi du iraganean «ingurumen-prezio handia» ordaindu behar izan dugula, baina zorionez ekosistemak zaintzeko sentsibilizazioa eta kezka «egitate bat» dela. «Duela 30 urte, industria-garapena eta ingurumena bateraezinak zirela ziruditen; egun, Euskadin, hori horrela ez dela erakusten ari gara», gaineratu du.

Natura-parkeen federazioen kongresua,ESPARC 2016: gizartea eta eremu babestuak izenarekin, ekainaren 10erarte egingo da. EUROPARC, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundia dira antolatzaileak eta Estatu osotik etorritako 160tik gora parte-hartzaile bilduko dira. Parte-hartzaile gehienak Natura 2000 Sareko eremu babestuen plangintza-arduradunak eta kudeatzaileak dira. Era berean, elkarte kontserbazionistek, lurraldearen jagoletzarako erakundeek eta toki-korporazioek parte hartuko dute.

Lan-tailerretan aurre egingo diete eremu babestuen kudeaketako erronka nagusietako batzuk. Toki-administrazioei, gizarte zibilari eta jabe pribatuei eragiten dieten kudeaketarako lankidetza-formula berrien ahalmenak aztertuko dituzte eztabaidetan. Klima-aldaketara egokitzeko prozesuan, parkeen plangintzan eta kudeaketan egindako aurrerapenak ere aztergai izango dituzte, baita habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera ona bermatzeko erronkak ere. Natura 2000 Sarearen barneko kontserbazio-jardueren finantzaketa aztertuko dute tailer espezifiko batean. Azkenik, mendiko lasterketei eta erabilera publikoari buruzko tailer bat egingo dute, EUROPARC-Espainiak sustatutako gidaren ondorio eta gomendio nagusiak aurkezteko.

(*) Hemen irakurri dezakezu prentsa oharra

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak gogora ekarri du Euskadi aurre egiten ari zaiola industria- eta ingurumen-hazkundea uztartzeko... https://t.co/Y9PiPpf25Q

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recuerda que Euskadi está haciendo frente al "desafío" de compaginar crecimiento industrial y... https://t.co/To9Zq7dDfB

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Urkullu recuerda que Euskadi está haciendo frente al desafío de compaginar crecimiento industrial y medioambiental ➡ https://t.co/AHBxIfX18I

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk gogora ekarri du Euskadi aurre egiten ari zaiola industria- eta ingurumen-hazkundea uztartzeko erronkari ➡ https://t.co/XiHUIgZQHO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pedro León, Ramiro González, Josean Galera