Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 21 milioi eurorekin estimulatzen du tokiko erakundeek enplegua sortzeko proiektuak egitea

2016.eko ekainak 07

Gobernu Kontseiluak Berdintasun VI Planaren ebaluazioa onartu du

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak 21,2 milioi euro bideratzea onartu du gaurko bileran, EAEko toki-erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jar ditzaten. Horrela azaldu du Toña sailburuak asteartero Gobernu Kontseilaren ondoren egiten den prentsaurrekoan.

Lanbidek kudeatzen duen laguntza-programa horren barneko ekimenak udalerriekin, udalerri-multzoekin, mankomunitateekin eta kuadrillekin elkarlanean gauzatzen dira. Tokiko enplegurako laguntzak tokiko enplegua sortzeko proiektuak bultzatuko dituzte, lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa areagotzeaz eta enpresen lehiakortasuna hobetzeaz bat, horiek guztiak tokiko lan-merkatuaren ezaugarrietara egokituta. Gainera, proiektu horiek gizarte-orientazio argikoak dira, laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak dituztelako xede, 35 urtetik beherakoak, lehen lana lortzeko, eta iraupen luzeko langabeak kasu.

Lanbidek laguntza-modalitate berri bat eskainiko du aurten, proiektu estrategikoak indartzera bideratuko dena. Atal horretan sartuko dira teknologiaren garapenerako interes estrategikoa duten eta gutxienez 15 lanpostu sortuko dituzten tokiko enpresen enpresa-proiektuen ezarpena edo garapena gauzatzeko proiektuak. Proiektu horietarako, milioi bat euro bideratuko dira. 

 

BERDITASUN PLANAREN MEMORIA

Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du botere publikoek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana zer mailatan bete duten aztertzeko memoria. 116 erakundek parte hartu dute ebaluazioan, hortaz Eeuskal erakundeek txostenon osaeran izan duten inplikazio handia nabarmendu nahi izan da Eusko Jaurlaritzatik, bereziki, udalena. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak asteartero egiten den prentsaurrekoan.

 

Ondorioen artean hauek dira nagusi: Euskadin berdintasunaren legea onartu zela hamar urte igaro diren honetan, Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, hiru foru-aldundiek eta biztanle kopuru handieneko udalerriek berdintasun-unitateak dituzte, eta plangintza sendoa arlo horretan. EAEko herri-administrazioetako berdintasun-arloek 218 langile dituzte, horietatik % 90 emakumeak. 

 

Gaur-gaurkoz, EUSTATek argitaratutako genero-berdintasunaren indizea 58,5ekoa da; Europar Batasuneko sailkapenean, bosgarrena da Euskadi. Hala ere, Erkorekaren ustez, “berdintasun osoa, benetakoa eta eraginkorra lortzeko helburutik gertuago gauden arren, urruti dago oraindik”.  

Hori da, hain zuzen ere, emakumezkoen taldeak liga irabazi duela ospatzeko gabarra ez ateratzeko Bilboko Athletic Club-en erabakiari buruz Eusko Jaurlaritzak duen iritzia, Erkorekak erantzun duenez. Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du ez dakiela Athletic-ek zer irizpide erabili duen erabaki hori hartzeko, baina erabakiak hartzeko berdintasun-printzipioa erabiltzea garrantzitsuena dela gehitu du. Halaber, garaipenagatik taldea zoriondu du.

GURE ESKU DAGO EKIMENAREN GALDEKETA

Gure Esku Dago ekimenak joan den igandean antolatu zituen galdeketei dagokienez, Erkorekak normaltasun osoz gauzatu zirela nabarmendu nahi izan du Erkorekak. Bestalde, Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak akordio integratzailea lortzea nahi duela adierazi du, kontsulta bat antolatu ahal izateko.

2016-06-07ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ingeniaritza
    2016.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Jaurlaritzak 21 milioi eurorekin estimulatzen du tokiko erakundeek enplegua sortzeko proiektuak egitea https://t.co/aXyt5h

  • @lanbideejgv
    2016.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak 21 milioi eurorekin estimulatzen du tokiko erakundeek enplegua sortzeko proiektuak egitea https://t.co/aXyt5hCAAo @Irekia

  • 2016.eko ekainak 07

    Interesante como el gobierno del País Vasco toma en sus manos la responsabilidad social de su pueblo al abordar fuentes de financiamiento para generar empleos productivos.
    felicitaciones

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Evaluación del Plan de Igualdad, Consulta Gure Esku Dago ➡ https://t.co/mbBSdcHyI7

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ 21 mill € la creación de proyectos generadores de empleo por parte de las entidades locales➡ https://t.co/mbBSdcHyI7

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)