Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregiren iritzian, «bultzada handia jaso du Europako atlantikoko trenbide-korridoreak, Frantziako gobernuak Bordele eta Dax eta Bordele eta Toulouse arteko bide-zatiak onura publikoko izendatu dituelako

2016.eko ekainak 06
  • Frantziako Aldizkari Ofizialak atzo argitaratu zuen.
  • Aurrerapauso horiek direla medio, Madril ere jabetu behar da Forondako aireportuari bultzada handi bat eman behar zaiola, funtsezkoa denez garraioaren eta logistikaren arteko intermodalitatea zehazteko».

 

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritzian, «bultzada handia» jaso du Europa atlantiko trenbide-korridoreak, Frantziako gobernuak Bordele eta Dax eta Bordele eta Toulouse arteko bide-zatiak onura publikoko izendatu dituelako. Bide-zati horiek 2024 eta 2027 urteetan abian jartzea aurreikusita dago, Alain Vidalies Frantziako estatu-idazkariak adierazi duenez. Tours eta Bordele arteko bide-zatia 2017ko uztailaren 2tik aurrera egongo da erabilgarri.

 

Garraio ministro Alain Vidaliesek iragarri zuenez, Dax eta Toulouse arteko abiadura handiko trena onura publikoko gisa izendatu da jada. Zehazki, Bordele eta Toulouse eta Bordele eta Dax artean abiadura handiko trenbideak sortzea «onura publikokoa eta premiazkoa» dela ezarri zuen atzo Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratutako zen dekretu batek.

 

Proiektu horri esker, Toulouse eta Paris arteko bidea egiteko 3 ordu pasatxo beharko dira, orain 5,2 behar badira ere. Linea horiek 8,3 mila milioi euro kostatuko dira eta Bordele eta Toulouse artekoa 2024an eta Bordele eta Dax artekoa 2027an martxan jartzea espero da.

 

«Zer adierazten duen erabaki horrek? Bada, ziurgabetasun ekonomikoak gaindituta, Frantziak Hego-mendebaldeko Trenbide-proiektu Handiaren aldeko apustu irmoa egin duela, Paris-Bordele-Gasteiz-Madril ardatzean bide-zati berriak eraikiz, bidaiarien garraioaren mesedetan. Gainera, Frantziako gobernuak korridore atlantikoan salgaien garraiorako trenbide azkarra sustatzeko asmoa duela kontuan hartuta –horixe adierazi zuen pasa den astean Akitania-Limousin-Poitou Charentes eskualdeko presidenteorde Renaud Lagravek Jundizen bildu ginenean–, Europako korridore atlantikoa sendotuko da, eremuko herrialde eta eskualde guztietako jasangarritasunean, gizarte-kohesioan eta ekonomian onura eraginez», azaldu du Ana Oregik.

 

Ana Oregi sailburuaren iritzian, «Akitanian eta Frantzian eman diren aurrerapauso horiek direla eta, Madril ohartu behar da arlo horretako erabakiei bultzada handia eman behar diela, hala Madril-Gasteiz-Irun trenbidean nola Forondako aireportuan, Euskadiko garraioaren eta logistikaren intermodalitatea zehazteko funtsezkoa denez».

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)