Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadik Europako Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoko lehendabiziko kongresua hartuko du

2016.eko ekainak 06
  • Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Gemme elkarte europarrak antolatuta , ekainaren 16tik 18ra bitartean egingo da Donostiako Kursaal jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2016ko Udako Ikastaroen baitan.
  • Nazioarteko adituek justizia-metodo berriak aztertuko dituzte, kaltegileak gizartetik apartatu eta zigortzeko sortutako eredu judizial tradizional zigortzailea baino moderno, eraginkor eta gizatiarragoak direnak.

Donostiako Kursaal jauregiak Europako Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoko lehendabiziko Kongresua hartuko du ekainaren 16tik 18ra bitartean. Kongresua Gemme Bitartekaritzaren Aldeko Europako Magistratu Taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC-KREI) antolatu dute elkarrekin.

Eusko Jaurlaritzak 46.000 euroko diru-laguntzarekin finantzatu du nazioarteko kongresu garrantzitsua eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren, Osasun Sailaren, Segurtasun Sailaren eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren sostengua ere badu.  Kongresuaren antolaketak Eusko Jaurlaritzak justizia leheneratzailearen alde egiten duen apustu irmoa erakusten du, hau da, zigor-izaerako justizia tradizionala osatu edo ordezkatzeko baliagarriak diren metodoen aldeko apustu irmoaren erakusle. Justizia leheneratzailea eta terapeutikoa proposamen berritzaile, justu eta gizatiarragoak dira zigorrean oinarritutako egungo eredua baino, azken horrek kaltegilea gizartetik apartatzea eta zigortzea duenez xede.

Kongresu horretan, beraz, justizia mota berritzaile horiek aztertuko dituzte. Batetik, justizia leheneratzailea, oinarrian hauek dituena: gizarte-harremanak, bakegintza, erreparazioa eta erantzukizuna nork bere gain hartzea. Bitartekaritzan oinarritutako eredua da, komunikazio- eta elkarrizketa-espazioak sortzen direna, aldeek osatu dezaten konponbidea: biktimak jasandako kaltea erreparatzea, kaltegilearen gizarteratze positiboa eta gatazka kolektiboak baketzea.

Gainera, auzibide-barneko bitartekaritza modu erraz eta eraginkorra da baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzeko, prozesu judizial oso batek baino kostu ekonomiko txikiagoa duelako. Bitarteko oso baliotsua da justizia-administrazioa arintzeko eta herritarrei eskainitako zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko.

Bestetik, justizia terapeutikoaz egingo dute gogoeta. Eredu horren bitartez legea modu gizatiarragoan aplikatu nahi da, legearen, lege-prozesuen eta eragile esku-hartzaileen alde gizatiar, emozional eta psikologikoa lehenetsita. Justizia terapeutikoari esker, osasuneko eta justiziako profesionalak elkarlanean jardun daitezke hainbat esparrutan, esaterako, mendekotasunean, nahasmendu psikikoetan edota urradura emozionaletan, horiek daudelako familia- eta zigor-arloko gatazka askoren oinarrian.

Gogoetarako eta tailer praktikoak egiteko tartea egongo da «Justizia Leheneratzailearen eta terapeutikoaren Europako Kongresuan», langileen eguneroko jardunbideak aztertu eta etorkizunekoak proposatzeko. Hizlari ezagun askok hartuko dute parte kongresuan, tartean, Esther Giménez-Salinas, Frieder Dünkel, Loren Walker, Sandra Walklate, Tinneke Van Camp, David Wexler, Antony Pemberton, Ormar Haoemann eta Adela Asúa.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MediaeCoop
    2016.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi acogerá el 16 al 18 de junio el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” ➡ https://t.co/K2tbTn

  • @AuziaEuskaraz
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Europako Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoko lehendabiziko kongresua hartuko du ekainaren 16tik 18ra➡ https://t.…

  • @Roserbach
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @mundoedmundo: Euskadi acogerá el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” https://t.co/rGkNcNP82q

  • @mundoedmundo
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    Euskadi acogerá el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” https://t.co/rGkNcNP82q

  • @asantamariajor1
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadi acogerá el 16 al 18 de junio el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” ➡ https://t.co/K2tbTn

  • @asantamariajor1
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskadik Europako Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoko lehendabiziko kongresua hartuko du ekainaren 16tik 18ra➡ https://t

  • @zubietxe
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi acogerá el 16 al 18 de junio el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” ➡ https://t.co/AoMBW2u

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi acogerá el 16 al 18 de junio el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” ➡ https://t.co/K2tbTnbKzJ

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadik Europako Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoko lehendabiziko kongresua hartuko du ekainaren 16tik 18ra➡ https://t.co/Rsihf72tKv

  • @Maxuxta
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Euskadi acogerá el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” @Gob_eus https://t.co/Un23SvZKav

  • @jerkoreka
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadik Europako Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoko lehendabiziko kongresua hartuko du @Gob_eus https://t.co/XWlkVaiPyD

  • @jerkoreka
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi acogerá el primer “Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica” @Gob_eus https://t.co/Un23SvZKav

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)