Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi sailburuak eta Iñaki Goirizelaia errektoreak EHUren Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra sustatu dute

2016.eko ekainak 06

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta EHU-Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak, gaur goizean, paisaia, ondarea eta lurraldea aztertu, ikertu eta sozialki proiektatzearekin zerikusia daukaten jardueretan Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO katedra bultzatzeko hitzarmen bat sinatu dute.

 

Hitzarmenaren arabera, katedrak UNESCO Katedren Munduko Sarearekiko elkartrukea eta elkarlana sustatuko ditu eta prestakuntza, sentsibilizazioa eta ikerketetako eta azterlanetako emaitzen berri ematea bultzatuko du. Horrez gain, doktorego-tesiak eta graduetako eta masterretako amaierako lanak ere bultzatuko ditu.

 

“Eskerrak eman nahi dizkiot Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, guri katedrari emandako laguntzarengatik. Hitzarmen berri honek laguntza hori finkatzea dakar, hitzarmen honi jarraikiz 2018ra arte luzatzen den finantzazioaren bidez (75.000 € hiru urteetako batean: 2016tik 2018ra arte). Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak gure ondare kultural, natural eta materiagabearen kudeaketa ikertu eta orientatzea du helburu. 2013an sortu zen, Agustín Azkarate irakaslearen zuzendaritzapean. Katedrak hainbat ikerketa egin, master ofiziala eta doktoretza-programak finantzatu eta erakunde publikoekin zein pribatuekin aritzen da elkarlanean, gure ondare natural eta materiagabea mantentzeko asmoz” adierazi du Goirizelaia errektoreak.

 

Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrako jarduerek, hitzarmen honi lotuta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren elkarlana eta laguntza izango dute. Katedraren arduraduna jardunean dagoen EHUko irakasle bat izango da, doktorea, itzal handikoa eta EHUko errektoreak izendatuko du.

 

EHUk jarduerak garatzeko erabiltzen diren lokalen eta unibertsitateko azpiegituren eta zerbitzuen gastuak bere gain hartuz lagunduko du unibertsitateko jendearen elkarlanarekin garatuko den katedraren funtzionamenduan.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Catedra_CLH
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi y rector Iñaki Goirizelaia promueven la Cátedra Unesco de Paisajes Culturales y Patrimonio de la EHU/UPV.https://t.co/goXD16e8Oj

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Oregi sailburuak eta Iñaki Goirizelaia errektoreak EHUren Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra sustatu dute ➡ https://t.co/8Drib0FD1x

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi y el rector Iñaki Goirizelaia promueven la Cátedra Unesco de Paisajes Culturales y Patrimonio de UPV/EHU ➡ https://t.co/24T9IqGyuR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia, Agustin Azkarate,