Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Bilbao Basurto ESIko angiografo digitalak teknologiarik aurreratuena du, eta pazienteari segurtasun handiagoa eskainiko dio, eta kalitate hobea diagnostikoari

2016.eko ekainak 06
  • Iñigo Urkullu Lehendakariak bilera izan du gaur Erradiologiako Unitatearekin, bertan abiarazitako azken belaunaldiko Angiografo Digitala dela-eta. Ekipoari esker, segurtasun handiagoa eskaintzen zaio pazienteari, miaketa-denbora murrizten da, eta profesionalei diagnostikoak hobetzeko aukera ematen zaie.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Jon Darpón Osasun Sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiak bilera izan dute gaur Bilbao Basurto ESIko Erradiologiako Unitateko profesionalekin, bertan Osakidetzak Basurtuko Unibertsitate Ospitalearentzat eskuratutako Angiografo Digitala abiarazi dela-eta. 

Osakidetzak Bilbao Basurto ESIarentzat erositako angiografoak merkatuko teknologiarik aurreratuena dauka. Tresna hau lortzea jauzi kualitatiboa izan da, eta onura handia ekarriko die Bilbo Hiriko herritarrei eta beste zentro eta eremu sanitarioetatik deribatutako pazienteei. Horri esker, Bilbao Basurto ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko Erradiologiako eta Neurorradiologia Baskularreko Unitateak 800 paziente ingururi emango die arreta urtean, modu optimoan eta etengabean, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Jon Darpón Osasun Sailburuak hain zuzen ere, horixe nabarmendu du: berrikuntza eta aurrerapen teknologikoak pertsonen zerbitzura jartzearen garrantzia. Kasu honetan, izan ere, lortu daitezkeen tresnarik onenak jarri dira Osakidetzako profesionalen eskuetan, diagnostiko askoz zehatzagoa lortu ahal izan dezaten.

Ildo horretan, Osasun Sailburuak Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalen konpromiso humano eta profesionala goraipatu du. Haren esanetan, horixe da Osakidetzak duen kapital nagusia, Euskadiko arreta sanitarioan etengabeko hobekuntza bermatzen duena.

Dagoeneko abian den ekipoa Angiografo Digital bat da: gaur egun, Erradiologoek eta Neurorradiologo Interbentzionistek duten tresnarik aurreratuena da hainbat gaitz tratatzeari lotutako prozedurak gauzatu ahal izateko: burmuineko malformazio baskularrak (burmuineko aneurismak, barne), iktus akutua, gibeleko tumoreak eta edozein odol-hoditako edozein motako lesio baskularrak.

Angiografoak kalitate eta zehaztasun handiko irudiak eskaintzen ditu, merkatuko teknologiarik aurreratuena baliatuta; eta, hari esker, hiru dimentsiotan berregin daitezke edozein zona anatomikoko irudiak (bereziki baliagarria da burmuinean). Horren bidez, hiru dimentsiotan eta zehaztasunez ikus daiteke uneoro interbentzioa egiten ari den aldea. Teknologia honen beste abantaila bat da egindako beste proba batzuk (erresonantzia bat, adibidez) aparatura ekarri ahal dituela. Angiografoak irudiak fusiona ditzake, eta, horrela, euren barruan nabiga dezake, bestelako proba osagarririk egin gabe.

Jauzi kualitatiboa

Sistema honek oso abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu, aurreko sistemen aldean. Lehenengo eta behin, hari esker, aztertu beharreko alde anatomikoaren balorazio azkarragoa eta osoagoa egin daiteke; eta, bestetik, beharrezkoa den kontraste-dosia erdira murrizten du, informazio bera lortuta. Horrek segurtasun handiagoa dakarkio pazienteari, eta miaketa-denbora murrizten du.  Beste alde batetik, profesionalei dagokienez, esposizio-dosia asko gutxitzea ahalbidetzen da; eta, prozedura azkarragoa denez, paziente gehiagori eman ahal zaie arreta, eta itxaron-zerrendak murriztu. Horrela, arreta azkarragoa eta eraginkorragoa eskaini ahal izango da.

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ReproduccionBi
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nuevo Angiógrafo Digital de @OSIBilbaoBasurt, tecnología avanzada para reforzar la seguridad del paciente ➡ https://t.c

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Entrevista Esta mañana han entrevistado al sailburu @jdarpon en Radio Euskadi. Puedes escucharla aquí ➡ https://t.co/8

  • @mikel_franco
    2016.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nuevo Angiógrafo Digital de @OSIBilbaoBasurt, tecnología avanzada para reforzar la seguridad del paciente ➡ https://t.c

  • @inmaizcoa
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nuevo Angiógrafo Digital de @OSIBilbaoBasurt, tecnología avanzada para reforzar la seguridad del paciente ➡ https://t.c

  • @inmaizcoa
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@osibilbaobasurt-ko Angiografo Digitala, teknologiarik aurreratuena pazientearen segurtasunerako ➡ https://t.co/hYDTsk

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@osibilbaobasurt-ko Angiografo Digitala, teknologiarik aurreratuena pazientearen segurtasunerako ➡ https://t.co/hYDTsk

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    .@osibilbaobasurt-ko Angiografo Digitala, teknologiarik aurreratuena pazientearen segurtasunerako ➡ https://t.co/hYDTskUfkD

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nuevo Angiógrafo Digital de @OSIBilbaoBasurt, tecnología avanzada para reforzar la seguridad del paciente ➡ https://t.c

  • @OSIBilbaoBasurt
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Entrevista Esta mañana han entrevistado al sailburu @jdarpon en Radio Euskadi. Puedes escucharla aquí ➡ https://t.co/8

  • @OSIArabaESI
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #Entrevista Esta mañana han entrevistado al sailburu @jdarpon en Radio Euskadi. Puedes escucharla aquí ➡ https://t.co/8

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)