Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan

2016.eko ekainak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek agenda betea edukiko dute Euskadi-Basque Country industriarekin adiskidetsua den herrialde gisa ezagutzera emateko 
  • Euskadiko hogeita hamar enpresa inguruk parte hartuko dute ekainaren 27tik 30era bitartean Washington, Connecticut, Houston, Milwaukee eta Baltimoreko hirietan egingo diren hainbat bilera eta jardunalditan 
  • Smithsonian Folklife Festival jaialdiaren testuinguruan (ekainaren 29tik uztailaren 10era) egingo dute misioa, aurten euskal kulturari eskainiko baitiote.
  • Lankidetza publiko-pribatua, munduari irekita egotea eta berrikuntza oinarri dituen Euskadiren lehiakortasun-eredua indarrean dagoela aldarrikatu dute euskal erakundeek.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Estatu Batuetan ekonomiaren eta enpresen arloko baterako ekimena hasiko dute hilaren bukaeran, Washingtonen Smithsonian Folklife Festival jaialdia egingo dutela baliatuta.

Jaialdi ospetsuaren aurtengo edizioan euskal kultura izango da protagonista. Euskadiko kultura-, turismo- eta gastronomia-baliabideak milioi bat pertsonak bisitatzea aurreikusten dute, eta haren informazio-inpaktua, gainera, 40 milioi pertsonarengana ere iritsiko da.

Horregatik, eta hitzordu horren erakarpena baliatuta, Euskadik misio ekonomiko eta enpresariala garatuko du, Euskadiren eredu ekonomikoaren ahalmena erakusteko, industriarekin eta industriarentzat Euskadi herrialde adiskidetsua dela aurkezteko eta, azkenik, ate berriak irekitzeko euskal enpresek Estatu Batuetan negozioa egin dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olanok, prentsaurrekoan, ekimen horren arrazoiak eta helburuak ezagutarazteaz gain, agenda ekonomiko eta enpresarialaren aurrerapena ere eskaini dute.

Lehiakortasunaren euskal eredua

Sailburuak eta hiru diputatu nagusiek lehiakortasunaren euskal eredua osatzen duten zutabeak nabarmendu eta aldarrikatu dituzte. Azaldu duten moduan, Smithsonian Folklife Festival jaialdiaren testuinguruan garatuko den enpresa-misioak balio izango du euskal erakundeak eta herrialdea oro har lankidetza ekonomiko-pribatua, nazioartekotzea eta berrikuntza oinarri dituen ekonomia sendotzeko eta areagotzeko egiten ari diren apustua Estatu Batuetan eta, oro har, mundu osoan ezagutzera emateko. Horregatik, apustu hori sendotu eta areagotzeko konpromisoa berritzeko baliatu dute prentsaurrekoa erakundeek.

  • Lankidetza publiko-pribatua. Estatu Batuetarako enpresa-misioak erakutsi bezala, erakunde pribatuen eta publikoen arteko lankidetza euskal ekonomiaren nortasun-ezaugarrietako bat da. Printzipio horren arabera estrategia beraren inguruan biltzen dira euskal administrazioa, enpresak, klusterrak eta sektore-elkarteak zein Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, euskal ekonomiak lehiakortasun, berrikuntza eta ezagutzan ez ezik, munduarekiko irekitasunean ere sakondu dezan.
  • Munduari irekita. Euskal ekonomia-ehunak nazioartekotzeko ibilbide, bokazio eta maila nabarmena du, eta euskal erakundeak bereziki konprometiturik agertu dira errealitate horrekin. Euskal industriaren etengabeko garapenerako elementu estrategiko bat da, printzipio nuklear bat. Euskadiko enpresek mundu osoan lan egiten dute eta beren produktuak saltzen dituzte, eta erakundeek lan hori laguntzeko instrumentuak eta tresnak dituzte; horrelakoak, gainera, Basque Consortium-Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoan koordinaturik daude gaur egun.
  • Berrikuntza. Euskal ekonomiaren berrikuntza-maila handiak desberdintzea, balio erantsia eta lehiatzeko abantaila iraunkorrak baino ez dizkie ematen gure enpresei. Ekosistema horrek euskal ekonomia eta industria garatzen laguntzen du, eta munduko beste ekonomia aurreratu batzuekin parekatzen ditu. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema gure ekonomiaren lehiakortasunaren funtsezko zutabeetako bat da, non EZTBP zein Ris3 eta Basque Industry 4.0 Espezializazio Adimenduko Estrategiak partekatzen diren.

Estatu Batuak, lehentasunezko merkatua Euskadirentzat

Estatu Batuak –Alemania, Txina eta Mexikorekin batera– lehentasunezko merkatuetako bat da Basque Consortium-Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoa osatzen duten eragileentzat. Oraingoan gauzatu beharreko ekimenei, gainera, euskal erakunde guztiek elkarrekin helduko diete, Basque Country markaren barruan.

Estatu Batuekiko merkataritza-balantza nabarmen da Euskadiren aldekoa; halaber, euskal industriaren eta esportatzaileen katalogoaren arabera, guztira 427 enpresak esportatu ohi dute Estatu Batuetara.

SPRIren arabera, orotara 75 euskal enpresa daude Estatu Batuetan finkatuta, eta 93 filial edo ordezkaritza dituzte horiek. Azken horietatik, berriz, 35ek ekoizpenean jarduten dute, 49 komertzialak dira eta 9 zerbitzuen alorrera daude bideratuta. Estatu Batuetako enpresen 80 filial daude finkatuta Euskadin, bestalde.

Estatu Batuek euskal ekonomiarentzat zer garrantzi duten argi ikus daiteke honako datu hauetan:

•  Azken 4 urteetan, euskal esportazioen hirugarren destinoa izan da AEB (Frantzia eta Alemaniaren ostean), eta inportazioen zortzigarren jatorria.

•  Euskadi da Estatu Batuetan gehien inbertitzen duen autonomia-erkidegoa (2000-15 aldiko guztizkoa)

•  Euskadiko kanpoko inbertsioen lehen helmuga da AEB (2000-2015)

Misio publiko-pribatua

Nazioarteko ekimen hau garatzeko orduan Basque Consortium osatzen duten eragile guztiek hartu dute parte, hots, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek zein hiru lurraldetako Merkataritza Ganbarek, zeinek egun horietan sektore anitzeko urteko misioa Estatu Batuetan egingo duten.

Dimentsio berria da haren antolaketa eta garapenari dagokionez; izan ere, erakunde publikoek eta hogeita hamar enpresa inguruk, energiaren sektorekoek bereziki, hartuko dute parte, baita Energiaren Euskal Klusterrak eta ACICAE-Automobilgintzaren Euskal Klusterrak ere.

BC-USA 2016 Agendan Euskadiko honako enpresa hauek hartuko dute parte: Ingeteam, Arteche, Ormazabal, ZIV, AEG, Indra, Tecnalia, Merytronic, Ariadna, IK4 Ikerlan, Tubacex, Tubos Reunidos, Fundigex, Ampo, Ulma piping, Vicinay, ABC, Indar, Lointek, Danobat, Ega master, Matz Erreka, Zigor, Bilboko Portua eta lotutako enpresak, Gestamp, CIE Automotive, Mondragon kooperatibako automobilgintzaren alorra, Petronor, Iberdrola, Sapa, Berge, Toro y Betolaza, SLP, Telefónica, Gamesa, Sener, Aernnova, Mardmesa, Noatum, SAPA eta Marqués de Riscal, baita Energiaren Euskal Klusterrak eta ACICAE-Automobilgintzaren Euskal Klusterrak ere.

Bilerak, jardunaldiak, bisitak enpresetara

BC-USA 2016 Enpresa Agendari Conneticut eta Houstonen ekingo diote Smithsonian Folklife Festival jaialdiaren inaugurazio ofiziala baino bi egun lehenago, eta bigarren fase batean Washingtoneko National Mall museoaren inguruan garatuko da, Smithsonianeko kultur testuinguru eta giroarekin bat eginda.

Agenda oso-osoa izango da, euskal erakundeen eta enpresen interesei eta beharrei erantzuten saiatzen diren hainbat formatutako ekintzak barne hartuko dituena.

Sektorearen ikuspegitik, agenda ekonomiko-enpresarialak ENERGIAREN gaia jorratuko du neurri handi batean, energia berriztagarriei, sare elektriko adimendunei zein petrolio eta gasari buruzko bilera espezializatuen bitartez.

Halaber, herrialdea aurkezteko jardunaldiak ere egingo dituzte. Jardunaldiotan Euskadiko eredu lehiakorra aztertu egingo dute energiari, automobilgintzari nahiz zientzia eta teknologiaren arloko ahalmenei lotutako kasu arrakastatsuen bitartez, eta Guggenheim kasuari eskainitako espazio bat ere egongo da, merkatu estatubatuarrarentzako interes-baliabide nagusietako bat baita.

Invest in Basque Country

Euskadi, orobat, atzerriko inbertsio berriak erakartzeko irekita dagoen helmuga gisa ere aurkeztuko da.

Invest in BC lagungarria izango da, bestalde, Euskadi jarduera berritzaile eta balio erantsi handiko jardueretarako Europa Hegoaldeko kokapenik onena gisa posizionatzeko, bereziki energiaren sektorearekin eta fabrikazio aurreratuko irtenbideen aplikazioarekin lotutako esparruetan.

Invest in BC estrategia indartu genuenetik, eta bi urteko epean bakarrik, atzerriko 27 inbertsio erakarri dira (152,05 milioi euroko inbertsioa guztira), 783 lanpostu sortu dira eta, horrez gain, 1.227ri ere eutsi zaie.

Inbertsio horiek nagusiki Estatu Batuetatik, Alemaniatik eta Frantziatik etorri dira, eta arlo horretan gehien nabarmendutako sektoreak, berriz, automobilgintza, energia, aeronautika zein elektronika eta informazioko teknologiak izan dira.

«Euskal kasua»

Euskadik lan-ibilbidea du merkatu horretan, bertan baitaude Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat eta SPRIren bulego komertzial bat.

Euskadiren tamaina gorabehera, euskal eredu lehiakorra aitortzen dute eta itzal handia du AEBetako eragin-foro jakin batzuetan. Euskal erakundeek herrialde horren aldeko apustua egin dute, munduko potentzia ekonomiko nagusia delako, eta, ORKESTRArekin lankidetzan, lortu dute lehiakortasunaren euskal eredua ikasgaia izatea Harvardeko Unibertsitateko Negozio Eskolako MOC ikastaroan (Microeconomics of Competitiveness).

Ikastaro hori Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategyko Michael E. Porter irakasleak diseinatu du eta sarean ematen dute mundu osoko unibertsitateen eta ikerketa-zentroen bitartez. Horien artean Orkestra dago, Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Kasu praktikoak aztertuz («euskal kasua», besteak beste) ikasleek diagnostiko bat egiten ikasten dute, horri esker estrategia lehiakorrak diseinatu ahal izan ditzaten.

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Martintxonea
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos https://t.co/RaTkY7g0eY #Euskadi https://t.co

  • @Inakirdg
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos https://t.co/RaTkY7g0eY #Euskadi https://t.co

  • @grupospri
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos ➡ https://t.co/htwRiQT3j8 #BasqueCountry
    https://t.c

  • @grupospri
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan ➡ https://t.co/5Sx35PGRcm #BasqueCountry
    https://t.co/EysAJhna

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan ➡ https://t.co/5Sx35PGRcm #BasqueCountry
    https://t.co/EysAJhna

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan ➡ https://t.co/5Sx35PGRcm #BasqueCountry
    https://t.co/EysAJhna

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan ➡ https://t.co/5Sx35PGRcm #BasqueCountry
    https://t.co/EysAJhna

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos ➡ https://t.co/htwRiQT3j8 #BasqueCountry
    https://t.c

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos ➡ https://t.co/htwRiQT3j8 #BasqueCountry
    https://t.c

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos ➡ https://t.co/htwRiQT3j8 #BasqueCountry
    https://t.c

  • @mirenarantza
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan ➡ https://t.co/5Sx35PGRcm #BasqueCountry
    https://t.co/EysAJhna

  • @mirenarantza
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos ➡ https://t.co/htwRiQT3j8 #BasqueCountry
    https://t.c

  • @InakiIruizlaka
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos https://t.co/RaTkY7g0eY #Euskadi https://t.co

  • @grupospri
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos https://t.co/RaTkY7g0eY #Euskadi https://t.co

  • @arantxa_tapia
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos https://t.co/RaTkY7g0eY #Euskadi https://t.co/ZQtRDwnddS

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi expondrá el potencial del modelo económico vasco en Estados Unidos ➡ https://t.co/OIzdQFRsJY #BasqueCountry
    https://t.co/LgkOPZir6u

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadik euskal ereduaren ahalmena erakutsiko du Estatu Batuetan ➡ https://t.co/ND82RN1vgj #BasqueCountry
    https://t.co/9hnCL9DNaL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Unai Rementeria, Markel Olano