Berriak
Eu

Teknologia sektoreko bi enpresei aitortu die Emakundek berdintasunarekin duten konpromisoa

2009.eko urriak 27

 

Emakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur Deusto Sistema seta Ingeteam Technology enpresetako arduradunei.  Bi hauekin batera, 39 entitate dira dagoeneko Lankidetza Erakunde bereizgarria jaso dutenak 1994. urtean eratu zenetik. Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea.

Emakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur Deusto Sistema seta Ingeteam Technology enpresetako arduradunei. Bereizgarria 1994an eratu  zen emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausuak emateko konpromisoa hartzen duten entitateek egindako lana aitortzeko eta dagoeneko 39k jaso dute.

Deusto Sistemas prestakuntza eta teknologia alorreko aholkularitza enpresa da eta Bilbon eta Gasteizen ditu egoitzak. Konkretuki, software proiektuen teknologia, aholkularitza teknologiko eta estrategikoa eta baliabide eta prestakuntza zerbitzuak ematen egiten du lan. Ingeteam Technology enpresak, bestetik, Zamudioko parke teknologikoan du bere eggoitza nagusia, Ingeteam taldearen enpresetako bat da (guztira 28 dira), eta mikroelektronika, potentziadun elektronika eta software teknologia dira bere lan alor nagusiak.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du subentzio deialdia.

Hauek dira orain arte ziurtagiria jaso duten entitateak:

  • 1. EUSKADIKO KUTXA (1997)
  • 2. VITAL KUTXA (1998)
  • 3. GUGGENHEIM MUSEOA (1998)
  • 4. METRO BILBAO (2000)
  • 5. EDE FUNDAZIOA(2004)
  • 6. BBK (2004)
  • 7. ZUBIZARRETA CONSULTING (2005)
  • 8. CDE CONSULTORÍA (2005)
  • 9. ADOS CONSULTING (2005)
  • 10. ROBOTIKER (2005)
  • 11. BULTZ-LAN CONSULTING (2005)
  • 12. OPE CONSULTORES (2006)
  • 13. EUSKAL TRENBIDE SAREA (2006)
  • 14. EROSKI (2006)
  • 15. LABEIN (2006)
  • 16. LAB (2006)
  • 17. ESK (2007)
  • 18. EUSKO TREN (2007)
  • 19. INVESCO 2000 S.L /DOBLE SENTIDO (2007)
  • 20. MIRUGAIN S.L.(2007)
  • 21. MURGIBLE S.L. (2007)
  • 22. BIC GIPUZKOA BERRILAN (2007)
  • 23. CTI-SOFT S.L. (2007)
  • 24. ELEKTRA S.A. (2007)
  • 25. FUNDACIÓN TEKNIKER (2007)
  • 26. FEDERACIÓN SARTU (2007)
  • 27. ASOCIACIÓN GOIZTIRI (2007)
  • 28. CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO (2007)
  • 29. EJIE (2008)
  • 30. CAMPEZO CONSTRUCCIÓN S.A. (2008)
  • 31. ELHUYAR (2009)
  • 32. BEHARGINTZA-TXORIERRI SL (2009)
  • 33. Z&B CONSULTORES (2009)
  • 34. IPAR KUTXA (2009)
  • 35. AGINTZARI (2009)
  • 36. SUSPERGINTZA ELKARTEA (2009)
  • 37. RESIDENCIA SAN JOSÉ DE LA MONTAÑA (2009)
  • 38. DEUSTO SISTEMAS (2009)
  • 39. INGETEAM TECHNOLOGY (2009)
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • emakunde