Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Lauro Ikastola bisitatu du, haren 50. urteurrenean

2016.eko ekainak 06

Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte alboan, Loiuko Lauro Ikastolan izan da gaur, haren 50. urteurrenaren harira antolatutako ospakizunean. Lehendakariak nabarmendu du hezkuntza-komunitateak eta erakundeek irakaskuntza-maila hobetzeko egiten duten lan partekatua, ikastetxe hori adibide gisa jarriz. 

Lauro Ikastolaren hazia 1957an erein zuen Bizkaiko ikastolen mugimenduak, 1966an loratu zena, Elkano kaleko etxe batean ikastetxeak ateak irekita. Alabaina, bi urte igaro ziren behin betiko legeztatu zuten arte.  Izan ere, euskaraz eta gaztelaniaz irakasteko baimena lortu zuen Euskal Herriko lehen ikastola izan zen. Gaur egun, 2.000 bat ikasle ditu. 

Lehendakariak ikastolaren lehen urrats «zail» haiek ekarri ditu gogora, irakaskuntza elebiduna legeztatzeko gainditu behar izan zituen oztopoak. «Belaunaldi haien guztien ahaleginak indartzen du gure konpromisoa», gaineratu du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari visita la Ikastola Lauro con motivo de su 50 aniversario ➡ https://t.co/FcqXhF30yS
    https://t.co/tCO3Sye5Wp

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Lauro Ikastola bisitatu du, haren 50. urteurrenean ➡ https://t.co/CgpNXy6Xr6
    https://t.co/T9abrPEMZv

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)