Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariaren ustez «bultzada politiko berria» behar da sortzaileek oinarri izan zuten «Europa sozialerantz» aurrera egin ahal izateko

2016.eko ekainak 05
  • Urkulluk harrera egin die Donostian Europar Batasuneko 20 herrialdetako diplomatikoei
  • Lehendakariak, halaber, Estatua sakon berrantolatzearen alde ere egin du, murgilduta dagoen krisi politiko eta instituzionalari zein lurralde-arlokoari aurre egin ahal izateko

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz «bultzada politiko berria» behar da, baita Europar Batasunaren egungo politiken «biraketa» ere, haren sortzaileak oinarritu ziren «Europa sozialerantz» aurrera egin ahal izateko. Horrela adierazi du gaur Europar Batasuneko estatuen Madrilgo kidego diplomatikoari Donostiako Miramar jauregian eginiko harreran.

Ekitaldi horretan Europako 20 herrialderen ordezkariak izan dira, Herbehereetako enbaxadore Matthijs van Bonzel jauna haien buru izanik, herrialde horri baitagokio Europar Batasuneko txandakako presidentetza. Eusko Jaurlaritzako sailburuak egon dira lehendakariarekin batera, baita Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Anton ere.

Lehendakaria kezkatuta agertu da Europar Batasunaren «gainbehera luze eta jarraitua» dela eta, bereziki azken urtean, euroaren krisialdiari errefuxiatuak pairatzen ari diren egoera «lazgarria» gehitu baitzaio. Horregatik, lehendakariaren ustez, EBk «bultzada politika berria» behar du,  haren lidergoa bultzaberritzeko, era horretan «pertsonak oinarri dituen eta arima duen Europa integratu baterantz, aniztasunean elkartutako baterantz» aurrera egin dezan, guraso sortzaileek oinarri hartu zuten «Europa sozialerantz», alegia. «Ez dizuet ukatu behar Europar Batasunaren egungo politikek neurri batean biraketa egitea nahi dugula», gehitu zuen.

Lehendakariak gazteen langabeziagatiko kezka ere helarazi die enbaxadoreei, eta horren irtenbidea hasi berri den hazkunde ekonomikoan bakarrik ez dela oinarritu behar esan du. Horrez gain, Europako Banku Zentralak ezarritako austeritate-politikak ere kritikatu ditu Urkulluk.

Lehendakariak ez du Europaren ezegonkortasuna bakarrik jorratu, eta Espainiako Estatuarenaz ere hitz egin du, «krisi politiko, instituzional eta lurralde-arlokoan» murgilduta baitago, alderdi politikoen akordioak egiteko «gaitasunik ezak» larriagotuta. Hori horrela, Estatua sakon berrantolatzeko beharra dagoela iritzi dio, hau da, bizikidetzako itun politiko berri bat nazio anitzeko estatua oinarri hartuta.

Lehendakariak Europako diplomatiko talde horrekin eginiko hirugarren lan-bilera da: lehena 2013ko urtarrilean izan zen, eta bigarrena 2014ko ekainean; Madrilen izan ziren bi bilerak.

Euskadi bisitatu duen kidego diplomatikoa honako Estatu hauen ordezkariek osatuta dago: Herbehereak, Estonia, Alemania, Luxenburgo, Belgika, Erresuma Batua, Irlanda, Zipre, Eslovakia, Letonia, Malta, Danimarka, Austria, Italia, Frantzia, Errumania, Suedia, Eslovenia, Finlandia eta Polonia.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari ve necesario un "nuevo impulso político" que permita caminar hacia la "Europa social"➡ https://t.co/RQ5BtFTVYn

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari ve necesario un "nuevo impulso político" que permita caminar hacia la "Europa social"➡ https://t.co/cfTVPRe71x #…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari ve necesario un "nuevo impulso político" que permita caminar hacia la "Europa social"➡ https://t.co/cfTVPRe71x #…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari ve necesario un "nuevo impulso político" que permita caminar hacia la "Europa social"➡ https://t.co/cfTVPRe71x #…

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari ve necesario un "nuevo impulso político" que permita caminar hacia la "Europa social"➡ https://t.co/RQ5BtFTVYn #BasqueCountry

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)