Berriak Segurtasuna
Eu

Lehendakaria izan da dominak emateko eta hildako ertzainen omenezko ekitaldiaren buru

2016.eko ekainak 05

Gaur goizean, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da, gaur goizean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, azken hilabeteetan merezi bereziko egintzetan parte hartu duten ertzainei dominak emateko eta Ertzaintzaren historia hurbilean zerbitzuan hildako ertzainen omenezko ekitaldiaren buru. Han izan dira, halaber, Saileko arduradun guztiak eta Ertzaintzako agintariak, Estefanía Beltrán de Heredia buruan, baita omendutakoen senideak, lankideak eta hurbilekoak ere.

Ekaineko lehenengo igande guztietan bezala, gaur ere, azken urtean merezi bereziko egintzetan parte hartu duten ertzainei ohore-dominak emateko ekitaldia (*) egin da Arkauten. Ekitaldian, halaber, zerbitzua ematean 1982tik gaur egun bitartean hildakoen tradiziozko oroitzapena egin da. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru, Segurtasun Saileko eta Ertzaintzako arduradun nagusiak izan dituela lagun, bai eta Terrorismoaren Biktima izandako Ertzainen eta haien Senideen Elkarteko arduraduna, sindikatuen ordezkariak eta omendutakoen senitarteko, adiskide eta lankideak ere.

Domina banaketa

Orotara, zazpi ertzain saritu dituzte dagozkien modalitateetan. Bik jaso dute polizia-lanarengatiko bereizgarri berdedun domina. Lehenak, 2014ko azaroan, eztarriko trabamendua zuen hamar hileko haur bati bizitza salbatu zion Balmasedan. Bigarrenak, 2015eko otsailean, arrisku larrian zegoen eta korronteak zeraman gizon bat atera zuen Barbadun ibaitik, Muskiz parean.

Beste bost agentek bereizgarri zuridun domina jaso dute. Bik eraginkortasunez ebatzi zuten ikerketa bat. 2014ko ekainean hasi zuten, Bizkaiko Trapaga herriko trenbide batean gorpu bat agertu ondoren. Hasiera batean istripua edo suizidioa zirudiena, ikerketak aurrera egin ahala, hilketa izan zela agerian geratu zen, eta egilea identifikatu eta atxilotu egin ahal izan zen. Domina jasotako beste bi agentek Bilboko ertzain-etxeak 2013 eta 2015 urteen artean gauzatutako ikerketa bikain batean hartu zuten parte. Ikerketa bikain horri esker, droga-trafikatzaileen nazioarteko sare bat desegin zuten, sareko hamazazpi kide atxilotuta eta ia ehun kilo heroina konfiskatuta. Zazpigarrenak, bestalde, 2013ko azaroan, Iurreta parean, ibaitik atera ahal izan zuen itota hiltzeko arriskuan zegoen emakume bat.

Oharrak

Gaur Arkauten egin den ekitaldian, halaber, azken urtean merezi bereziko egintzak egin dituzten ertzainen izenen jendaurreko irakurketa egin da, egintza horiek espediente pertsonaletako oharretan jasotzekoak direnez. Orotara, hamazazpi agentek jaso dute aipamena.

Errekonozimendua Foruzaingoari

Ekitaldian, halaber, plaka oroigarri bat eman diote Nafarroako Foruzaingoari, Ertzaintzarekin izan duen lankidetza estu eta oparoa eskertzeko. Plaka jaso du Foruzaingoaren arduradun nagusi Torcuato Muñoz komisarioak.

Omenaldia hildakoei eta lehendakariaren hitzak

Arkauten egin den jardunaldiaren bigarren zatian 1982tik gaur arte zerbitzu-egintzan hildako ertzainak, ETAk eraildakoak barne, oroitzeko ekitaldia egin da. Dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatu du.

 

 

 

 

(*) Ertzaintzaren kondekorazioen araubidea

202/2012 dekretuak, urriaren 16koak, Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzekoak, xedatzen du gaur egungo araubidea.

Kondekorazio eta aintzatespenei dagokienez, Dekretuak hiru domina sortzen ditu polizia-lana saritzeko, bereizgarri gorriduna, bereizgarri berdeduna eta bereizgarri zuriduna, hain zuzen, eta bi diploma-mota: bereizgarri gorriduna eta bereizgarri zuriduna.

Bereizgarri gorridun dominak ertzainaren bizia arriskuan jarri izandako ekintzak eta bestelako aparteko ekintzak saritzen ditu; bereizgarri berdedunak, bizia arriskuan jarri gabeko aparteko ekintzak, eta bereizgarri zuridunak, azkenik, polizia-betebeharrak nabarmen ondo betetzen dituztenak eta Ertzaintzaren ospea hobetzeko ondorioa dakarten azterketa zientifikoak egiten dituztenak saritzen ditu. Bada laugarren domina bat ere, bereizgarri urdina duena eta norbanakoei ematen zaiena, Ertzaintzaren helburuei lotutako merituzko zereginak egiteagatik beste polizia-indar, larrialdietako zerbitzu nahiz segurtasun pribatuko erakundeetako kideak saritzeko.

Diplomek, bestalde, ertzainen bizitza profesional osoa aintzatesten dute. Bereizgarri zurikoa hogei zerbitzu-urte diziplina-faltarik gabe betetzean ematen da, eta bereizgarri gorriduna, berriz, zerbitzuan hogeita hamar urte betetzean.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Reconocimiento de @ertzaintzaEJGV a @policiaforal_na Policía Foral de Navarra https://t.co/zFj076TKjN

  • @euspel1
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari preside el acto de entrega de condecoraciones y de recuerdo a las y los fallecidos de la Ertzaintza ➡ https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari preside el acto de entrega de condecoraciones y de recuerdo a las y los fallecidos de la Ertzaintza ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari preside el acto de entrega de condecoraciones y de recuerdo a las y los fallecidos de la Ertzaintza ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari preside el acto de entrega de condecoraciones y de recuerdo a las y los fallecidos de la Ertzaintza ➡ https://t.…

  • @Draconiangenie
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari preside el acto de entrega de condecoraciones y de recuerdo a las y los fallecidos de la Ertzaintza ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari preside el acto de entrega de condecoraciones y de recuerdo a las y los fallecidos de la Ertzaintza ➡ https://t.co/qi6oJhaJfk

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Lehendakaria izan da dominak emateko eta hildako ertzainen omenezko ekitaldiaren buru ➡ https://t.co/H0XKzB8ZwK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)