Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Donostiako Txaldatxur mendian aurkitu dituzten Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanetan parte hartuko du

2016.eko ekainak 04

 Hezurrez gain, munizioa eta soldadu baten uhalena edo kartutxerarena izan daitezkeen larru zati batzuk agertu dira.

Itxura batean, soldadua 1936an hil zen, armada frankistak inguru horretan egindako erasoaldiren batean.

Gerra zibileko soldadu baten gorpuzkinak Txaldatxur mendian, Zubietan (Donostia), lurpetik ateratzeko lanak ikustera joan da Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando. Itxura batean, soldadua 1936ko irailean hil zen, armada frankistak urte horretako uztailean bertan estatu-kolpea eman ondorengo asteetan egindako erasoaldietako batean. 

Lurpetik ateratzeko lanak Paco Etxeberria auzitegi-antropologoaren esku egon dira. Monika Hernando eta Paco Etxeberriarekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenta, Eider Mendoza; Giza Eskubideen zuzendari Maribel Vaquero; Donostiako udaleko Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi Juanra Viles eta zonaldeko zenbait udal-ordezkari ere izan dira. Lurpetik ateratzeko lanetan, pertsona baten gorpuzkiak (hezur luze bat), munizioa eta larru zati batzuk (soldadu baten uhalen edo kartutxeraren zatiak) aurkitu dituzte. 

Gaur lurpetik atera dituzten gorpuzkiak pasa den apirilean aurkitu zituzten Aranzadiko kideek Txaldatxur mendiaren gailurrean egindako landa-ikuskapen batean, Lasarte-Oriako Islada Ezkutatutak memoria historikoaren arloko elkarteak zenbait lubaki eta tiratzaile-hobi egokitzeko lanak egin dituen inguruan. 

Testuingurua

Txaldatxur muinoa Zubietamendin dago, Oria ibaia oinetan duela. 1936ko abuztuan, Gipuzkoan eratu ziren guda-zelaietako bat izan zen. Errepublikaren aldekoek lubakiz eta tiratzaile-hobiz eratutako defentsa-multzoa eraiki zuten inguru horretan, matxinoei aurre egiteko. Errepublikarren posizio horri eraso egin zion Cayuela teniente koronelaren zutabeak. 

Hobien plana

Eusko Jaurlaritza 2002tik ari da lanean, Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzeko eta identifikatzeko. 2015 urtearen amaieran 2015-2020 aldirako EAEko Plana aurkeztu zuen, hobien kokapena ikertzekoa, helburu horiexekin. Gaur goizekoa zazpigarren aldia da aurten lurpetik gorpuzkiak ateratzen direna. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)