Berriak Osasuna
Eu

Galdakao-Usansolo ospitaleak ingurumenarekin begirunetsua den menua eskainiko die pazienteei

2016.eko ekainak 03

Ekainaren 3an Ingurumenaren Mundu Eguna, ekainaren 5ean  ospatuko dena

Eskainiko duten menua, gehigarri kimikorik gabe hazitako produktuekin egingo da: itsas zabalean harrapatutako arraina eta erregimen estentsiboan hazi, laboreen bazkaz elikatu diren baserriko abereak, eta modu ekologikoan landatutako lekadunak.

Galdakao-Usansolo Ospitaleak, Osakidetzako Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) erreferentziazko zentroa denak, ingurumenarekin begirunetsua den menua eskainiko die, zazpigarren urtez jarraian, ospitaleratuta dauden pazienteei, Ingurumenaren Mundu Eguna dela-eta. Egun horretarako, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) goiburu hau proposatu du: “Bizitza basatiaren aldeko borroka”.

Ingurumenaren aldeko egunaren harira, Barrualde-Galdakao ESIko Ekonomia eta Finantzetako buru Susana Garatek ingurumen arloan egindako kudeaketaren balorazioa egin du. “Erakunde sanitario bati buruz hausnartzean, jendeak ez dio erreparatzen erakunde horrek ingurumenean duen eraginari. Gure kasuan, duela hamarkada bat luze hasi ginen horren kontzientzia izaten, eta ingurumen arloko konpromiso sendoa hartu genuen. Ordutik hona hainbat ekimen egin ditugu ingurumenean eragindako ondorioak murrizteko eta jendea horren garrantziaz sentsibilizatzeko”.

Testuinguru horretan, Barrualde-Galdakao ESIk —ingurumenaren kudeaketarako europar sistema daukanak— duela 9 urte, egun hori baliabidetzat hartu eta ospatzearen aldeko postura egin zuen,  horrela “arlo hori nabarmendu eta ikusgarri eginez. Gure nahia da bai Erakundeko langileek, bai gure 70etik gora osasun zentroetara datozen biztanleek gure aztarnaren berri izatea, baita aztarna hori murrizteko egiten ari garen ekimenen berri ematea ere”.

Hasteko, hilaren 3an, Galdakao-Usansolo Ospitalean ospitaleratutako pazienteek ingurumenarekiko begirunetsua den menuaz gozatzeko aukera izango dute. Menua era honetan osatuko da: Arabako patatez eta Kantauriko atunez prestatutako marmitakoa, bertoko txahalki gisatua barazkiekin eta jogurt ekologikoa. Hori guztia gehigarri kimikorik gabe hazitako produktuekin eginda; itsas zabalean harrapatutako arrainekin, laboreen barazkiekin elikatu diren abereen okelarekin, eta landaketa ekologikoko lekadunekin prestatua.

Elikagai ekologikoak eskaintzea erantzukizun sozialarekiko daukagun konpromisoaren parte da. ESIko Ostalaritza Zerbitzuburu Amaia Llorentek nabarmendu duenez “mota horretako elikagaiak gure dietan sartzen ahalegintzen gara. Konpromiso hori, jakina, ez da egun batera mugatzen. Hori dela eta, azken urtean, hilean plater ekologiko bat eskaintzetik bi eskaintzera pasatu gara, eta gehiago ere izan litezke, ekoizleak hornitu gaitzakeen neurrian”. Era berean, haren hitzetan “pazienteek ondo hartzen dituzte menu horiek, pazienteak tokian tokiko produktua, ahalik eta gertuenekoa, eta bertoko ekoizleena erostearen alde baitaude”.

Bigarren urtez jarraian, ospitalera datozenek ere, lehenengo, bigarren eta postre ekologikoa aukeratzeko modua izango dute kafetegian, bertan eskaintzen den ohiko menuaz aparte.

Bestalde, aurten ere argazki lehiaketa antolatu da, erakundeko langileei zuzendua. Lehiaketaren gaia NBEk aukeratutako gai bera izan da; hots, “Animalia bizitza“. Erakundeko langileek hamar argazkiren artetik onena bozka bidez aukeratu dute, eta saria ekainaren 3an banatuko da.

Kontsumo arduratsua

Barrualde-Galdakao ESIk, ingurumenaren kudeaketarako EMAS sistema europarra dauka 2011tik. Sistema horren baitan, baliabideak aurrezteko eta ingurumen-inpaktua murrizteko ekintzak bideratu ohi dira. Horrez gain, Business Intelligence tresnarekin prestatutako aginte-koadroaren bitartez, emaitzak monitorizatzen dira.

Galdakao-Usansolo Ospitalean —Barrualde-Galdakao ESIko osasun zentrorik handienean—, azkeneko bosturtekoan egin duen ingurumenaren kudeaketari esker, aztarna hidrikoa 31.000m3 baino gehiago murriztu da; argindarraren kontsumoa, berriz, 5.000 Mwh, eta hondakinen ekoizpena ere 100 tona gutxiagokoa izan da, eta bere karbono aztarna %10,5 murriztu da.

Hori guztia gutxi ez, eta jasangarritasun, ekoetiketajea eta ekodiseinua irizpideak aintzat hartzen dituen erosketa-politika ere garatu da

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    Galdakao-Usansolo ospitaleak ingurumenarekin begirunetsua den menua eskaini die gaur pazienteei ➡ https://t.co/UFIsAs7cg8

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Galdakao-Usansolo ha servido hoy a los pacientes un menú respetuoso con el #MedioAmbiente ➡ https://t.co/YQ9DjeHRYP

Komunikabideek behera kargatzeko