Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak arautu ditu paisaiaren ekintza-planak osatzeko udaletxeek eta kontzejuek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak

2016.eko ekainak 03

Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aginduari, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei diru-laguntzak eta horien oinarri arautzaileak ezartzen baitira, paisaiaren ekintza-planak osatu ditzaten.

Paisaiaren ekintza-planak paisaiaren kudeaketan eta antolamenduan esku-hartzeko tresnak dira, zehaztutako lurralde-eremura mugatu behar dutenak euren jarduna, lurralde horretarako helburuak betez. Gutxienez, paisaiaren eta paisaia-dinamiken gaineko diagnostikoa eta analisia eskaini beharko dute, ekintzak eta jarduteko programa bat zehazteaz gain.

Eusko Jaurlaritzako bat egin zuen Europako Kontseiluak 2000ko urriaren 20an onartu zuen Paisaiaren gaineko Europako Hitzarmenarekin. Hala, bere egin zituen hitzarmen horretan jasotakoak eta paisaia lurralde antolamenduko politiketan sartuta eta gaiaren inguruko sentsibilizazio-ekintzak eta prestakuntza martxan jarrita.  Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eskabideak Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/paisarako-ekintza-planak-prestatzeko-euskal-autonomia-erkidegoko-udalentzako-diru-laguntzak/

Paisaiaren Ekintza Planak idazteko zerbitzu-sarien % 90 lagunduko da diruz, planeko 30.000 euro gehienez, 280.000 euroko aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco regula las subvenciones a Ayuntamientos para la elaboración de Planes de acción de Paisaje... https://t.co/3EthKepw35

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)