Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak Unibertsitate-Enpresa Foro Europarraren irekieran parte-hartu du

2016.eko ekainak 02
  • Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak Unibertsitate-Enpresa Foro Europarraren irekieran parte hartu du, Helsinkin, Europako Batzordeak antolatuta
  • Euskadik hartuko du hurrengo foroa. Saio hori izango da Europako Batzordeak eskualdearen eta euro-eskualdearen dimentsioan azpimarra eginez burutuko duen lehen Foroa.

Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Adolfo Moraisek, Unibertsitate-Enpresa Foro Europarraren hasiera ekitaldian hitz hartu du. Ekitaldia, Europako Batzordeak antolatu du Finlandiako Gobernuarekin, enpresa-sektoreekin eta Finlandiako nahiz Europako hainbat unibertsitaterekin batera. Euskadi gonbidatua izan da, eskualdeko ekosistema propio bat sendotzeko eta unibertsitate eta enpresen arteko aliantza indartzeko burutzen ari den jarduerak aurkez ditzan. Bai Europako Batzorderak, bai bestelako ordezkari europarrek, zera azpimarratu dute: euskal eskualdeak, eta bereziki Euro-eskualdeak, eskaintzen duen balio erantsia eta motor funtzioa. Horrekin batera, euskal unibertsitateek Euskadiko Ris3 espezializazio adimentsurako estrategiarekin duten inplikazioa ere nabarmendu dute.

Mugaz gaindiko bikaintasun Campusak, Euskampus-ek ere (UPV/EHU), Bordeleko Unibertsitatea, DIPC eta Tecnalia), ohorezko tokia izan du Foroan, Bordeleko Unibertsitatearen nazioartekotze arduradunaren parte hartzea izan baita mahai-inguruetako batean.  

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari babesa eman dio Europako Batzordearen Foro honetan izan duen inplikazioan.

Nabarmentzekoa da, Europako Batzordeak hurrengo Unibertsitate-Enpresa Foroa Euskadin antolatzea proposatu duela. Hurrengo hori izango da Europako Batzordeak eskualdearen eta euro-eskualdearen dimentsioan azpimarra eginez, nahiz unibertsitate-enpresa aliantzak dakarren potentzialtasunean arreta jarriz antolatzen duen lehen Foroa.

Unibertsitatea eta enpresaren arteko harremana da, hain zuzen ere, ET2020 estrategia europarraren baitan bultzatzen den lehentasunetako bat (EBren hezkuntza-politikaren erreferentzia-markoa da ET2020). Harreman hori, gainera, Europako unibertsitateen rankinga osatzeko adierazleetako bat ere bada. Foro hauek, elkarrizketa eta esperientzia-trukea sustatzea helburu duten hitzaldi edo mintegiak dira. Era berean, unibertsitatea, ikerketa, enpresa-ekimenak eta enpresa-izpiritua elkarrekin uztartzeko asmoa ere badute, horien arteko harremanak estutuz. Bat egiten dute, foro bakarrean, enpresek, hezkuntza sektoreak eta erakundeek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)