Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna ospatuko du asteburu honetan

2016.eko ekainak 02
  • Adin guztientzako ekintza eskaintza zabala

 

Busturia, 2016ko ekainaren 1a.- Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturin kokatua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa denak, asteburu honetan, ekainaren 4 eta 5an ospatuko du Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna; adin guztiei zuzenduriko ekintza programa zabalarekin.

 

Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna, ingurumenaren aldeko sentzibilizazioa eta ekintzak mundu mailan bultzatzeko Nazio Batuen tresnarik garrantzitsuena da. Urteetan zehar, ospakizun hau hasten joan da, 100 herrialde baino gehiagoko pertsonek parte hartzen dutelarik.

 

2016ko Ingurumenaren Mundu mailako Eguna ospatzeko, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak honako ekintzak antolatu ditu:

Larunbata, ekainak 4.

  • 10:00-14:00. ZETAZEOAK 10etan. Irteera gidatua itsasontziz ugaztun itsastar hauek behatu eta haien soinuak entzuteko. Adina: 7 urtetik aurrera. Tarifa orokorra: 38€. Tarifa murriztua (12 urtetik behera): 25€.
  • 10:00-12:00. URDAIBAIKO BEHATOKIAK. SAN PEDRO ATXARRE. Mendi ibilbidea (Topalekua: Akorda-Ibarrangelu). Adina: 6 urtetik aurrera. Tarifa: 3€
  • 10:30-11:30. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 12:00-17:00. "IRRIEN LAGUNAK" HAUR PARKEA. Jolas egin eta gozatu Irrien Lagunakeko Puzgarrietan. Doan.
  • 12:00-15:00. TALO TAILERRA ETA DASTAKETA. Taloa egin eta dastatzeko tailerrak 30 minutuko tailer familiarra. Familia guztiarentzat. Tarifa: 3€
  • 17.00-18.30. IRRIEN LAGUNAK. NATURA MAITATUZ IKUSKIZUNA. Kalejiran, jolasean, kantuan eta dantzan inguruko zuhaitzak eta natura ezagutuz, maitatuz eta sentituz. Adin guztiei zuzendua. Doan.

 

 

Igandea, ekainak 5.

  • 10:30-11:30. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 11:30-13:30. PATINATZE IKASTAROA. 11 urtearteko haurrei zuzendutako patinatze ikastaroa. Tarifa: 5€.
  • 12:00-13:00. BISITA GIDATU FAMILIARRA. Gozatu biodibertsitatearen edertasuna eta eskaintzen dizkigun onurak erakutsiko dituen bisita gidatuarekin. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan. Familia guztiarentzat. Tarifa: Doan.
  • 12:30-14:30. XAIBOR: Biodibetsitatea dantzan. Xaibor-ekin dantza, dibertsioa eta familiarteko ikuskizuna biodibertsitatearen inguruan. Doan.antza, dibertsio eta familiarteko eta lagunarteko ikuskizuna. Doan.
  • 17:00-18:00. KOSTALDEA ITSASONTZIZ: Ogoño. Irteera itsasontziz Bermeoko portutik Izaro irla eta Ogoño lurmuturrera kostaldeko inguru naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko. Adin guztiei zuzendua. Tarifa orokorra: 12€; 12tik 4 urtera: 7€.
  • 17:00-18:30. AIKO ERROMERIA. Musika eta dantza tradizionala irakatsi, erakutsi, zabaldu, maitatu, ezagutu eta konpartitzeko musika eta dantza ikuskizuna. Doan.

 

Edozein ekintzatan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea 94 687 0402 telefono zenbakian edota info@torremadariaga.org helbide elektronikora idatziz.

 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko