Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren aurtengo ospakizuna berezia da Euskadin, 55 Kontserbazio Bereziko eta Hegaztien Babes Eremuen izendapena gauzatu dugulako»

2016.eko ekainak 04
  • Ingurumenaren Nazioarteko Eguna - European Green Week
  • «Biodibertsitatearen kontserbazioan, Europak zehazten du non jarri marra»
  • Espazioen zerrenda

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik nabarmendu duenez, «bihar, igandea, hilak 5, ospatzekoa den Ingurumenaren Nazioarteko Eguna berezia izango da Euskadin, 55 Kontserbazio Bereziko eta Hegaztien Babes Bereziko Eremuen izendapena gauzatu dugulako eta, horrenbestez, Natura 2000 Sarea –biodibertsitatearen kontserbaziorako Batasuneko esparrua– hedatzearekin konpromiso-maila handienetako bat duen Europako eskualdea da gure herrialdea».

 

Pasa den asteartean, Eusko Jaurlaritzak Aralar, Aizkorri eta Arreo /Caicedo Suso Lakua, 55 eremuen sarea osatzeko geratzen ziren hiru eremuak, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zituen. «Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek egiten duten lana bitarteko aparta da biodibertsitatea galtzea gerarazteko», zehaztu du Ana Oregik.

 

Europar Batasunak eratu zuen Natura 2000 Sareak, Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztien Babes Bereziko Eremuak daudenak, 27.384 eremu barne hartzen ditu, azaleraren % 18; 1,1 milioi kilometro koadro. Euskadin, Natura 2000 Sarea 55 eremuk osatzen dute, 1.500 kilometro koadroko azalera barne hartuz; lurraldearen % 20,5.

 

«Mugarria da 55 eremuen izendapena, batez ere bertako biztanleak kontuan hartuta eta emaitzak ebaluatzeko segimendu-programa baten bitartez kudeatzen dituztelako elkarlanean Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek», adieraz du Oregik.

 

Kontserbazio Bereziko Eremuak

1 ES2120002 Aizkorri-Aratz

2 ES2120011 Aralar

3 ES2110004 Arkamu-Gibillo-Arrastaria

4 ES2120016 Aiako Harria

5 ES2120005 Oria Garaia

6 ES2130001 Armañón

7 ES2120001 Arno

8 ES2130004 Astondoko dunak

9 ES2110011 Zadorraren sistemako urtegiak

10 ES2130008 Urdaibaiko artadi kantauriarrak

11 ES2110022 Entzia

12 ES2120007 Garate-Santa Barbara

13 ES2110009 Gorbeia

14 ES2120008 Hernio-Gazume

15 ES2120003 Izarraitz

16 ES2120009 Iñurritza

17 ES2120017 Jaizkibel

18 ES2110007 Arreo-Caicedo Yusoko aintzira

19 ES2110021 Guardiako aintzirak

20 ES2110015 Gasteizko mendi garaiak

21 ES2110016 Aldaiako mendiak

22 ES2130002 Ordunte

23 ES2120006 Pagoeta

24 ES2130006 Urdaibaiko ibai sarea

25 ES2130003 Barbadun ibaiaren itsasadarra

26 ES2120010 Oria ibaiaren itsasadarra

27 ES2120004 Urola ibaiaren itsasadarra

28 ES2110023 Arakil ibaia

29 ES2120012 Araxes ibaia

30 ES2130011 Artibai ibaia

31 ES2110006 Baia ibaia

32 ES2110017 Barrundia ibaia

33 ES2110008 Ebro ibaia

34 ES2110020 Ega-Berron ibaia

35 ES2110012 Ihuda ibaia

36 ES2130010 Lea ibaia

37 ES2120013 Leitzaran ibaia

38 ES2110005 Omecillo-Tumecillo ibaia

39 S2120015 Urumea ibaia

40 ES2110010 Zadorra ibaia

41 ES2110013 Arabako Lautadako harizti-irlak

42 ES2110003 Urkabustaizeko harizti-irlak

43 ES2130005 Gaztelugatxe

44 ES2120018 Txingudi-Bidasoa

45 ES2120014 Ulia

46 ES2130009 Urkiola

47 ES2130007 Urdaibaiko itsasertz padurak

Hegaztien Babes Bereziko Eremuak

48 ES0000490 Mundakako itsasadarra

Ogoño lurmuturreko itsas gunea

49 ES0000144 Urdaibaiko itsasadarra

50 ES0000244 Salbada mendilerroa

51 ES0000243 Txingudi

Kontserbazio eta Hegaztien Babes Bereziko Eremuak

52 ES2110019 Izki

53 ES2110014 Salburua

54 ES2110018 Araba iparraldeko mendilerroak

55 ES2110024  Valderejo-Sobrón-Arzena mendilerroa

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EuskadiBerriak
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Lakua | https://t.co/Pl16uriI3j... https://t.co/f9alnpQWix #euskadi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)