
Oregi: «Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren aurtengo ospakizuna berezia da Euskadin, 55 Kontserbazio Bereziko eta Hegaztien Babes Eremuen izendapena gauzatu dugulako»
- Ingurumenaren Nazioarteko Eguna - European Green Week
- «Biodibertsitatearen kontserbazioan, Europak zehazten du non jarri marra»
- Espazioen zerrenda
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik nabarmendu duenez, «bihar, igandea, hilak 5, ospatzekoa den Ingurumenaren Nazioarteko Eguna berezia izango da Euskadin, 55 Kontserbazio Bereziko eta Hegaztien Babes Bereziko Eremuen izendapena gauzatu dugulako eta, horrenbestez, Natura 2000 Sarea –biodibertsitatearen kontserbaziorako Batasuneko esparrua– hedatzearekin konpromiso-maila handienetako bat duen Europako eskualdea da gure herrialdea».
Pasa den asteartean, Eusko Jaurlaritzak Aralar, Aizkorri eta Arreo /Caicedo Suso Lakua, 55 eremuen sarea osatzeko geratzen ziren hiru eremuak, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zituen. «Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek egiten duten lana bitarteko aparta da biodibertsitatea galtzea gerarazteko», zehaztu du Ana Oregik.
Europar Batasunak eratu zuen Natura 2000 Sareak, Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztien Babes Bereziko Eremuak daudenak, 27.384 eremu barne hartzen ditu, azaleraren % 18; 1,1 milioi kilometro koadro. Euskadin, Natura 2000 Sarea 55 eremuk osatzen dute, 1.500 kilometro koadroko azalera barne hartuz; lurraldearen % 20,5.
«Mugarria da 55 eremuen izendapena, batez ere bertako biztanleak kontuan hartuta eta emaitzak ebaluatzeko segimendu-programa baten bitartez kudeatzen dituztelako elkarlanean Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek», adieraz du Oregik.
Kontserbazio Bereziko Eremuak
1 ES2120002 Aizkorri-Aratz
2 ES2120011 Aralar
3 ES2110004 Arkamu-Gibillo-Arrastaria
4 ES2120016 Aiako Harria
5 ES2120005 Oria Garaia
6 ES2130001 Armañón
7 ES2120001 Arno
8 ES2130004 Astondoko dunak
9 ES2110011 Zadorraren sistemako urtegiak
10 ES2130008 Urdaibaiko artadi kantauriarrak
11 ES2110022 Entzia
12 ES2120007 Garate-Santa Barbara
13 ES2110009 Gorbeia
14 ES2120008 Hernio-Gazume
15 ES2120003 Izarraitz
16 ES2120009 Iñurritza
17 ES2120017 Jaizkibel
18 ES2110007 Arreo-Caicedo Yusoko aintzira
19 ES2110021 Guardiako aintzirak
20 ES2110015 Gasteizko mendi garaiak
21 ES2110016 Aldaiako mendiak
22 ES2130002 Ordunte
23 ES2120006 Pagoeta
24 ES2130006 Urdaibaiko ibai sarea
25 ES2130003 Barbadun ibaiaren itsasadarra
26 ES2120010 Oria ibaiaren itsasadarra
27 ES2120004 Urola ibaiaren itsasadarra
28 ES2110023 Arakil ibaia
29 ES2120012 Araxes ibaia
30 ES2130011 Artibai ibaia
31 ES2110006 Baia ibaia
32 ES2110017 Barrundia ibaia
33 ES2110008 Ebro ibaia
34 ES2110020 Ega-Berron ibaia
35 ES2110012 Ihuda ibaia
36 ES2130010 Lea ibaia
37 ES2120013 Leitzaran ibaia
38 ES2110005 Omecillo-Tumecillo ibaia
39 S2120015 Urumea ibaia
40 ES2110010 Zadorra ibaia
41 ES2110013 Arabako Lautadako harizti-irlak
42 ES2110003 Urkabustaizeko harizti-irlak
43 ES2130005 Gaztelugatxe
44 ES2120018 Txingudi-Bidasoa
45 ES2120014 Ulia
46 ES2130009 Urkiola
47 ES2130007 Urdaibaiko itsasertz padurak
Hegaztien Babes Bereziko Eremuak
48 ES0000490 Mundakako itsasadarra
Ogoño lurmuturreko itsas gunea
49 ES0000144 Urdaibaiko itsasadarra
50 ES0000244 Salbada mendilerroa
51 ES0000243 Txingudi
Kontserbazio eta Hegaztien Babes Bereziko Eremuak
52 ES2110019 Izki
53 ES2110014 Salburua
54 ES2110018 Araba iparraldeko mendilerroak
55 ES2110024 Valderejo-Sobrón-Arzena mendilerroa
-
2016-06-06
Comentario de Twitter:
Lakua | https://t.co/Pl16uriI3j... https://t.co/f9alnpQWix #euskadi