Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 650.000 euro inguru bideratuko ditu euskal nekazaritzako elikagaien jatorri izendapenak eta kalitate bereizgarriak laguntzera

2016.eko ekainak 01

• Lehen aldiz parte hartzen duten nekazarientzat eta informazio eta sustapenerako jardueretarako.

• Kalitatearen bitartez nekazaritzako elikagaien katea bereizi eta Euskadiko produktua nazioarteratzeko lanetan aurrera egiteko exekutibo autonomoak duen estrategiaren baitan sartzen dira laguntzak.

Eusko Jaurlaritzak, maiatzaren 31n egindako Kontseiluan, onartu du nekazaritzako euskal produktu eta elikagaien kalitate erregimenetarako, hau da, Jatorri Izendapen, Adierazpen Geografiko Babestu eta kalitate bereizgarrietarako 2016ko ekitaldiko laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak eman duen Agindua. Guztira 638.000 euro baino gehiagoko zuzkidura da, eta exekutibo autonomoak eta Europako Erkidegoaren FEADER fondoak elkarrekin finantzatzen dute, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Planaren babespean.

Euskadiko nekazaritzako elikagaien katea bereizi eta kalitate marka ofizialen babespeko produktuak nazioarteratzeko lanetan aurrera egitera bideratuta daude laguntzak. Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen lerroak:

• Nekazariek kalitateko erregimenetan lehen aldiz parte hartzeko. Ustiategi bakoitzarentzat urteko prima bat egongo da. Prima horren zenbatekoa zehazteko, onuradunak inskribatu den urtetik gehienez ere 5 urtera arte izan dituen kostu finkoen maila hartuko da kontuan. Horretarako gehienezko zuzkidura 191.489,36 eurokoa izango da.

• Kalitate erregimen baten pean dauden produktuen informaziorako eta sustapenerako ekoizleen elkarteek Erkidegoko merkatuan egiten dituzten jardueretarako. Jarduera horiei diru laguntza zuzenen bidez lagunduko zaie, eta informazio eta sustapen ekintzen kostuetatik diruz lagundu daitezkeenen portzentaje bat izango da diru laguntzaren zenbatekoa. Guztira 446.808,51 euro bideratuko dira diru laguntza horietara.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)