Berriak Osasuna
Eu

EHU-UPV-n izandako tuberkulosi-kasuaren inguruko Osasun Sailaren informazioa

2016.eko ekainak 03

Leioan (Bizkaia) EHUk duen campuseko fakultate batean hautemandako 3 tuberkulosi-kasuak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azken egunetan egindako ikerketaren ondoren, gaur goizean, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Miren Dorronsorok eta Osakidetzako Osasun Publikoaren eta Pazientearen Segurtasunerako programen koordinatzaile Enrique Peiró doktoreak agerraldia egin dute Gasteizen, Osakidetzak aktibatu duen osasun-protokoloaren eta Osasun Saileko Epidemiologia Unitatearekin koordinatuta gauzatu dituen jardueren berri emateko.

1.- GERTAKARIEN KRONOLOGIA ETA ERAGINDAKO PERTSONA KOPURUA

Pasa den maiatzaren 20an, Bizkaiko Epidemiologia Unitateari jakinarazi zitzaion Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasgela batean 3 tuberkulosi-kasu agertu zirela. Ondorioz, Osakidetzak kasu horietarako aurreikusitako osasun-jardueren protokoloa aktibatu zuen.

Protokolo horri jarraikiz, kontaktuen azterketa egin zitzaien tuberkulosia duten 3 ikasleen gelakideei. Egindako analisien lehen emaitzetan bi kasu gehiago hauteman dira; orotara, gaur-gaurkoz, 5 kasu agertu dira ikasgela horretan eta ezin daiteke baztertu gehiago agertzea.Gainera, tuberkulosia duten lagunen artean beste 2 kasu hauteman dira. Horrenbestez, gaur-gaurkoz, 7 kasu hauteman dira.

Bestalde, ikasle-egoitzako 28 ikasleei egindako analisiek negatibo eman dute.

2.- ZAINTZA AKTIBO ETA ZORROTZA DATOZEN ASTEETAN

Zaintza-jardueren baitan, azterketa egiteko deitu dira 18 irakasle eta 46 ikasle, hasierako kasuarekin harremana izan baitute ikasgairen batean.

Halaber, zaintza aktiboa indartu da 100 ikasleren gainean, gaixotutako ikasle gehiago ez dagoela egiaztatzeko. Ez dira kasu gehiago hauteman.

Era berean, datozen asteetan zaintza aktibo eta zorrotzari eutsiko diote Osasun Publikoaren Zuzendaritzak eta Osakidetzak.

3.- EAE-KO TUBERKULOSIAREN PROGRAMA

Osasun Sailak orain hogei urte jarri zuen indarrean Tuberkulosiaren programa, Euskadiko tuberkulosi-kasuak diagnostikatzeko eta tratatzeko jarduerak jasotzen dituena. Gainera, kasuen segimendua egiteko jarduerak ere barne hartzen ditu, zaintza epidemiologikorako eta kontaktu-analisiak egiteko irizpideak zehazteaz gain.

Euskadin diagnostikatutako tuberkulosi-kasu guztiak eta horiekin harremana dutenak aztertzeko eta tratatzeko beharrezkoak diren jardueren segimendu integrala egiteko, Osakidetzak Kasuen kudeatzailea izeneko figura baliatzen du. Gaur egun, Kasuen kudeatzailea hiru lurralde historikoetan diharduten 6 erizainek osatzen dute. Osasun Saileko Osasun Publikoko zerbitzuekin koordinatuta, honako oinarrizko funtzioak gauzatzen dituzte: tuberkulosi-kasuak bilatzea hainbat esparrutan, kontaktu-analisiak egiten direla bermatzea eta, hala dagokienean, egitea, pazienteen eta kontaktuen datu-basea eguneratzea, pazienteek tratamendua eta segimendua dutela egiaztatzea, etab.

4.- TUBERKULOSIA

Arnas-tuberkulosia gaixotasun kutsagarria da, Mycobacterium tuberculosis bakterioak, Koch-en bazilo deituak, sortzen duena. Normalean, tuberkulosiak birikei eragiten die, nahiz eta  beste organo batzuei ere eragin ahal izan.

Gaixotasun transmitigarria da, eta pertsonatik pertsonara kutsatzen da, arnas-tuberkulosi aktiboa (baziliferoak) duten pertsonak iturri direla. Kutsatzeko bide nagusia airea da. Gaixotasuna transmititzeko arriskua gaixotasuna duen pertsonaren infekzio-gaitasunaren araberakoa da (arnas-jariakinean tuberkulosiaren baziloa dagoen edo ez), baita gaixotasuna duen pertsonarekin harremanetan dauden pertsonak jariakinekiko duten esposizio motaren eta norberaren erresistentzia-gaitasunaren araberakoa ere.

5.- EPIDEMIOLOGIA

Gaixotasun oso garrantzitsua da epidemiologikoki mundu osoan. 2014an, OMEren arabera, 9,6 milioi pertsonek hartu zuten tuberkulosia.

Europan, Europako Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroaren arabera, Finlandian 100.000 biztanleko 5 kasu baino gutxiago daude, Portugalen aldiz, 50etik gora. Horiek dira Europako datuak.

EAEn, tuberkulosiaren urteko intzidentziak murriztera egin du. 2015ean, 100.000 biztanlek 11,78 kasu hauteman ziren. 256 kasu dira.

 6.- TRATAMENDUA

Tuberkulosiaren tratamendua, baziloaren ezaugarriak direla eta, hainbat sendagai konbinatu behar dira. Tratamendu egokia eta pazienteak behar bezala betetzen badu, gaixotasun sendagarria da.

7.- HURRENGO JAKINARAZPENAK

Datozen egunetatik aurrera, agerraldiak kaltetutako pertsonen datuen konfidentzialtasuna babestuta, Osasun Sailak eta Osakidetzak, berritasun aipagarririk balego, horren berri emango diote komunikabideei, interpretazio okerrik edo alferrikako alarmarik zabaldu ez dadin.

Beste aldetik, esan behar da EHU/UPV Osasun Sailarekin harremanetan dagoela egiten ari diren ekitaldi guztiak koordinatzeko.

Halaber, Osakidetzako osasun-aholkuaren telefonoan argitu ahal izango dituzte herritarrek gaixotasunari edo osasun-premiei dituzten zalantza guztiak. Hala, Bizkaian 944 203 020 telefono-zenbakian eskainiko du arreta; Araban, 945 203 020 zenbakian; eta Gipuzkoan, 943 203 020 zenbakian.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ReproduccionBi
    2016.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud informa sobre el brote de tuberculosis en la EHU-UPV https://t.co/B6mPi7uSuu

  • @BalboaSil
    2016.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud informó ayer sobre el brote de #tuberculosis en la UPV-EHU y el protocolo activado ➡ https://t

  • @BabsonM
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud informó ayer sobre el brote de #tuberculosis en la UPV-EHU y el protocolo activado ➡ https://t

  • @jdarpon
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud informó ayer sobre el brote de #tuberculosis en la UPV-EHU y el protocolo activado ➡ https://t

  • @ReproduccionBi
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud informó ayer sobre el brote de #tuberculosis en la UPV-EHU y el protocolo activado ➡ https://t

  • @ReproduccionBi
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud informa sobre el brote de tuberculosis en la EHU-UPV https://t.co/B6mPi7uSuu

  • @lurubeta
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud informó ayer sobre el brote de #tuberculosis en la UPV-EHU y el protocolo activado ➡ https://t

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud informó ayer sobre el brote de #tuberculosis en la UPV-EHU y el protocolo activado ➡ https://t.co/RWdEf3NKb1

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sailak UPV-EHU-n izandako tuberkulosi-kasuaren inguruko informazioa eman zuen atzo ➡ https://t.co/4UuaMY8cEx

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Enrique Peiró, Segurtasunerako Programen koordinatzailea