Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak bere datuak Zerbitzuei buruzko Zuzentarauaren Leihatila Bakarrari gehitu dizkio

2010.eko irailak 29

Justizia eta Herri Administrazio Sailak Presidentzia Ministerioaren eskura jarri ditu zerbitzu-emaileei (enpresariei eta ekintzaileei) beraien enpresa‑jardunean hasi eta aritzeko eskura dituzten aukerei buruzko informazioa emango duten datuak. Ekimena jarduera horren kontsumitzaileei ere zuzenduta dago, zerbitzuen hartzaileei, hain zuzen, elkarteei eta erreklamatzeko moduei buruzko informazioa emateko asmoz. Baita baimenak, erregistroak eta antzekoak ematen dituzten aginte eskudunei ere, 17/2009 Legean ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia agertzen da www.eugo.es atarian (Zerbitzuei buruzko Zuzentarauaren Leihatila Bakarra) eta honek, berriz, lasterbidea du euskadi.net ataritik. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak proiektuari laguntza ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa-jardueran hasi eta aritzeko beharrezkoak diren izapide eta betekizunei buruzko datuen bilketa bere gain hartuz.

Horrela, Jaurlaritzak bete egiten ditu 123/2006/EE Zuzentarauan (Zerbitzuei buruzko Zuzentaraua) ezarritako eginbeharrak. Zuzentarau hori Espainiako ordenamendu juridikoari gehitu egin zaio zerbitzu-jardueretara jotzeko aukera librea izateari eta horiek baliatzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legean.

Esandako www.eugo.es atariak zerbitzu-emaileari laguntza ematen dio jarduera bati, zerbitzuak emateko moduari, eraketa juridikoari eta hautatutako herriari dagozkien izapideak hasteko, eta izapide bakoitzaren ardura duten aginpide eskudunen artean banatzaile eta bitarteko lanak egiten ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko