Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eibar´ko eskualdearen ekarpenak jaso ditu Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak

2016-06-01
  • Guardian egingo da Arabako Errioxako eremu funtzionaleko bilera, Samaniego jauregian, hilaren 6an, 18:00etan

 

 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriarte eta Lurralde Antolamenduko zuzendari Fernando Uriondo Eibarko eremu funtzionaleko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko bilera parte-hartzailean izan dira gaur arratsaldean. Mallabiko eta Soraluzeko alkateak ere bertan zirela, Portalean egin den bileran parte hartu dutenen ideiak eta oharrak aditu dituzte. Besteak beste, «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko lotunetzat hartzea Eibar» eta «natura-ingurunearen babesa eta landa- zein laborantza-jardueren sustapena uztartzeko premia» nabarmendu zituzten. Datorren astelehenean, hilak 6, Guardiako Samaniego jauregian (Arabako Errioxa) egingo da hurrengo bilera. Ondoren, hilaren 8an, Markina-Xemeinen izango da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)