Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Akitania-Limousin-Poitou-Charentes eskualdeak 2020-2021ean Calais-Jundiz salgaietarako tren-autobidea martxan jartzeko parte-hartze osoa eskaini dute

2016.eko ekainak 01
  • Frantziako Estatu Kontseiluak proposatu bezala, ekainaren 8rako hego-mendebaldeko trenbide-proiektua onura publikokoa izendatzea babesten dute
  • Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Renaud Lagrave Akitania-Limousin-Poitou-Charentes eskualdeko presidenteordeak Jundizeko plataforma logistiko intermodalak salgaietarako linea berrirako terminal gisa duen potentziala aztertu dute
  • Oregi: «Basque Country Logisticsen lema “Lehiatzeko lankidetzan” da, eta hemen, Europako hego-mendebalde atlantikoko bi lurraldeak lema hori errealitate egiten ari gara: Euskadi eta Akitanian elkarlanean ari dira Europan»

 

Vitoria-Gasteiz, 16 06 01

Eusko Jaurlaritzak eta Akitania-Limousin-Poitou-Charentes Eskualdeak 2020-2021ean Dourges-Jundiz salgaietarako tren-autobidea martxan jartzea bermatzeko hartuko diren neurrietan parte-hartze osoa izatea eskatu/eskaini dute. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak eta Renaud Lagrave Akitania-Limousin-Poitou-Charentes Eskualdeko presidenteordeak Jundizeko plataforma logistiko intermodalak salgaietarako linea berrirako terminal gisa duen potentziala aztertu dute gaur goizean.

 

Arabako Merkataritza Ganberako, Arabako Enpresarien Elkarteko, Euskotreneko, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko arduradunekin batera, Europako bi eskualde atlantikoetako ordezkaritzek Jundizeko plataformaren proposamena eta eskaintzen duen ahalmen operatiboa zehatz-mehatz ezagutu dituzte.  Bi erakundeetako ordezkariek, Frantziako Estatu Kontseiluak proposatu bezala, Hego-Mendebaldeko Trenbide Proiektu Handia onura publikokoa izendatzea babestu dute.

 

Era berean, Europako bi eskualdeek finantzaketa-aukera guztiak aztertuko dituzte trenbide-proiektu handi hau garatzeko eta poza adierazi dute bi eskualdeen arteko mugaz haraindiko lankidetzari eutsi eta zeregin horretan sakontzeko.  Lehendakariak eta Akitania-Limousin-Poitou-Charentes eskualdeko presidenteak urtarrilaren 27an, Europako Garraioko komisario Violeta Bulk alboan zutela, adierazitako asmo partekatua berretsi dute ordezkariek; alegia, errepidearen eta trenbidearen intermodalitatean oinarritutako mugikortasun-ikuspegiaren barneko zerbitzuak garatzea, hala bidaiarien arloan nola salgaienean.

 

Korridore Atlantikoa

«Abiadura handiko tren-linea, zehazki, Tours eta Bordele artekoa, 2017ko uztailaren 2an martxan jarraiko dena, Hego-Mendebaldeko Trenbide Proiektu Handia eta Euskal Y-a Korridore Atlantikoaren eta Europa barneko Garraio Sarearen barruko proiektu nagusietako batzuk dira eta azterlanak eta lanak egiteko Europako kreditu handiak jasoko dituzte». Nabarmentzen dute bi eskualdeek zeresan handia dutela trenbide azkarraren proiektuaren babesean eta garapenean: Estatua-eskualdea proiektuen kontratuak, eskualde-mailako finantza-erreserbak eta Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua ados jartzea Jundizko terminal intermodala Gasteizen garatzeko.

 

Ana Oregi sailburuak gogorarazi du urriaren 28an, Bordelen, Alain Vidalies Frantziako garraio-idazkariak, Julio Gómez-Pomar Espainiako azpiegitura-idazkariak, Akitaniako presidente Alain Roussetek, EBko Garraioetako Batzordeko koordinatzaile Carlo Secchik eta berak Atlantikoko Trenbide Sarea bizkor garatzeko beharra aztertu zutela.

 

Plataforma logistikoak

«Proiektu hau Dourges (Lille) hiritik abiatu eta Landetatik barrena Jundizeko plataforma logistikora iritsiko da (Vitoria-Gasteiz), eta salgaien trafikoa errepidetik trenbidera eramango du, eta euroeskualdean garapen jasangarriari lagunduko dio», azaldu du Oregik. «Aipatutako bileran, Europako Batzordeak sustatuta, Korridore Atlantikoko lantaldeko kideok elkartu ginen. Bertan hartutako erabakiekin guztiz bat egin genuen eta Alain Vidaliesek Errepublikako Gobernuari jakinarazi zizkion».

 

Oregik gaineratu duenez, Akitania-Limousin eta Poitou Charentesen interesari esker eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza irmoarekin, Frantziak proiektu honen garapenari heldu dio berriro ere, euroeskualdearen estrategian jasota bezala. Proiektu interesgarria da, gure lurraldearentzat ez ezik, baita gure inguruko herrialdeentzat eta eskualdeentzat ere. «Onura soziala, kulturala, ingurumenekoa eta ekonomikoa garbia da.»

 

«Eusko Jaurlaritzarentzat proiektu honek lehentasuna dauka, eta urrats garrantzitsuak egin ditugu lurralde-antolamenduaren alorrean eta Jundizeko terminalean txertatzeko bidean.» «Basque Country Logisticsen lema “Lehiatzeko lankidetzan” da, eta hemen, Europako hego-mendebalde atlantikoko bi lurraldeak lema hori errealitate egiten ari gara», gaineratu du.

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @camaradealava
    2016.eko ekainak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y Aquitania-Limousin-Poitou-Charentes reiteran su ofrecimiento para su “plena participación” e... https://t.co/dx37tdWvWU

  • @renaudlagrave
    2016.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Retour sur notre visite du jour en Euskadi https://t.co/UeU0gO99Tj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jacky Emon, Luc Federman, Julien de Labaca, Gregorio Rojo, Pascal Gómez, Imanol Leza, Ramiro González, Pilar García de Salazar, Gorka Urtaran, Alfredo Maillo, Avelino Fdz. de Quincoces