Berriak
Eu

Urumeako ur-goraldiei aurre egiteko erakundeen arteko batzordearen 15. Batzarra egin da gaur Hernanin

2016.eko ekainak 01

Gaur goizean, Hernanin, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakundeen arteko Batzordearen hamabosgarren bilera egin da. Bilera horretan, Urumean ur-goraldien kalteak murrizteko azken hilabeteetako ekimenen egoera aztertu da. 

URAk Urumean eginiko mantentze lanen txostena aurkeztu du; aurreko lauhilabeteko lan gehienak enborrak eta ibilguan atzemandako oztopoak kentzeko lanak izan dira, eta 75.000 euroko inbertsioa egin da.

URAk azaldu ditu lan horien barruan aurrera eramandako ekimen bakoitza, betiere lehen faseko lanen epeak murrizteko asmoz, 2016ko bukaerarako amaiurik egon daitezen. Azaldutako mugarrien artean, nabarmenenak:

  • Martuteneko bideratze lanak: ezker-ertzan egin beharreko harri-lubetaren 650m linealetatik 20m besterik ez dira falta. Azken horiek ezin izango dira egin Añarbeko saneamendu hodia desbideratua egon arte. Eskuin-ertzan pantaila-horma bukatua dago eta orain altxaera handitzen dihardugu bere behin betiko kotara heldu arte.
  • Martuteneko zubia: maiatzaren 25ean egitura metalikoaren erdiko baoaren habearen azken zatia jarri zen. Irailaren 1ean trafikoa igaro ahal izateko irekita egotea aurreikusten da.
  • Martuteneko pasabidea amaitua dago; hala ere, lan guztiak amaitutakoan burutu ahal izango diren erremate batzuk falta dira.
  • Ekaitz-tanga, Artolategiko ponpaketa berria eta kolektoreei dagokienez: egitura amaitua dago erremate batzuen zain. Ekainetik aurrera ponpaketa-tresna berrien instalazioa hasiko da. Eskuin-ertzan jartzen ari garen harri-lubetarekin batera Martuteneko auzoaren drainatzeari bidea mozten dion 1 Kolektorea jartzen ari gara. Donostiako udalak eskatuta proiektu aldatuan sartu egin da 3 Kolektorea gauzatzea, eta lanak uztailean hasi ahal izango da. Saneamenduari dagozkion grabitate-kolektoreen %90 eginda daude
  • Saneamenduaren bulkatzea hasi da, ponpaketa berria Urumeako hodi-biltzaile nagusiarekin lotuko duena.
  • Ekainean etorkizunean trafikoa tranbiaren bidetik desbideratzeko lanak hasi dira. Lan horiek ekainaren 1erako bukatuak egon beharko dute zubi berritik trafikoa ireki ahal izateko.
  • Añarbeko horniketaren desbideratzea uztailean hastea aurreikusten da.

Halaber, batzordean azaldu egin dira lanok hurrengo hilabeteetan Martutenen izan dezaketen eragina.

  • Okendotegi kalea moztuko da Ali-oli jatetxetik gauzatutako pasabide berriraino. Neurri horren arrazoia da bidea okupatu beharra dagoela, Martuteneko zubi berriaren inguruan, ezker-ertzan, egin behar den bideratze-horma gauzatu ahal izateko. Aurreikusita dago lanok uztailaren 18an hastea eta urte amaierarako bukatuta egotea.
  • Kalea moztu baino lehen oinezkoentzako pasabidea jarriko da Martuteneko zubi berritik, ezin izango baita kaletik igaro pasabide berriraino.
  • Artolategi kalea moztuko da Martuteneko pasabidetik Artolategi kaleko 7 zenbakitik 19ra doazen etxeetako garajeetako sarreretara arte. Nurri horren arrazoia da bidea okupatu beharra dagoela euri-urentzako kolektore berria egin ahal izateko, auzoko urak bildu eta ekaitz-tanga berrira bideratzen duena. Aurreikusten da lanak ekainaren amaieran hastea, eta, gutxi gorabehera, hilabete batean amaituak egotea.

Akarregi-Ergobian egingo den ekimenari buruz:

  • Dagoeneko badago krediturik proiektua idatzi ahal izateko eta lizitaziorako agiriak kontratazioan daude. Martxoaren 15ean URAk bilera bat izan zuen Hernaniko Udalarekin agiri teknikoa hobetzeko helburuarekin.

Egiako zubiari dagokionez Udalak proiektua idatzi eta URAri helarazi dio. Bizilagunek gutun bat bidali dute URAra lanon gauzatzeaz galdetzeko (hitzarmenean URAk finantzazioa eskaintzeko konpromisoa hartu zuen).

Txomineko zubiari dagokionez azaldu egin da URA eta Udalaren artean hitzarmen bat dagoela eta bertan alde bakoitzak zubia ordezkatzeko lanen finantzazioaren %50a jartzeko konpromisoa hartu duela; betiere ezinbestekoa izanda beharrezko aurrekontukoen diru-izendapenik egotea. Lanok de 2.371.800 € kostua dute eta 18 hilabeteko gauzatze-epea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)