Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jakinarazpen judizialen % 100 era telematikoan egiten dira Euskadin iragan apiriletik aurrera

2016.eko ekainak 01
  • Araban abokatutzan diharduten guztiak eta hiru lurralde historikoetako 54 prokuradoreak ari dira parte hartzen izapide-idatzien –ahalordeak, frogak, deklarazio-eskakizunak, etab.– aurkezpen telematikoa ezartzeko prozesu mailakatuan.
  • Aurtengo ekainean ekingo zaio hastapen-idatzien aurkezpena digitalizatzeari.
  • Eusko Jaurlaritzak 17,9 milioi euro inbertituko ditu aurten sistema informatiko judizialean, Euskadiko justizia-administrazioan espediente judizial bakarra ezartzeko helburuarekin.

Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriartek Espainiako Justizia Administrazio Elektronikoaren Batzorde Teknikoaren osoko bilkuran hartu du parte gaur arratsaldean, Madrileko Justizia Ministerioaren egoitzan. Bileran ezagutu dute justizia-administrazioa digitalizatzeko prozesuaren egoera zein den.

Euskadin, apirilaz geroztik, jakinarazpen judizialen % 100 era telematikoan egiten dira, eta, gainera, maiatzaren 23az geroztik, prokuradoreek egindako jakinarazpenak, eta haiei egindakoak, EAEko hiru hiriburuetako lehen auzialdiko epaitegiei eta, Araban, arlo zibilari dagozkionak, era telematikoan bakarrik egiten dira, paperezko jakinarazpenak baztertuta, eta, ondorioz, bikoiztasun-arazoa.

Izapide-idatzien –ahalordeak, frogak, deklarazio-eskakizunak, etab.– aurkezpena digitalizatzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko abian jarri du Araban abokatutzan diharduten guztiak eta hiru lurralde historikoetako 54 prokuradoreak parte hartzen ari diren ezarpen-prozesu mailakatua.

Digitalizazio-prozesu horren barnean, urrats hauek emango dira hurrena:

  • Komunikazio telematikoari atxikitzea prokuradoreak, abokatuak, lan-harremanetako gradudunak eta erakundeen zerbitzu juridikoetako langileak.
  • Izapide-idatziak bakarrik bide telematikoak erabiliz aurkezteko aukera modu mailakatuan ezartzen hastea.
  • Hastapen-idatzien –demandak, salaketak, erreklamazioak edo kereilak– aurkezpen telematikoari bide ematea datorren ekainean.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen du sistema hobetzeko eta garatzeko, eta, horretarako, esparru judizialeko profesionalen iradokizunak edo eskakizunak aztertu eta balioesten ditu.

SISTEMA PROPIO ETA DESBERDINDUA

Eusko Jaurlaritzak informatika-aplikazio propio eta desberdindu bat sortu du, Euskadiko justizia-arloko profesionalen arteko komunikazioa kudeatzeko: «JustiziaSip». Tresna hori guztiz integratua dago Eusko Jaurlaritzak espediente judizialak kudeatzeko diseinatutako kudeaketa prozesalaren sisteman («JustiziaBat»). Ingurune informatiko itxi horrek segurtasun-berme guztiak ditu eta jarduera judizial eta fiskal guztiak biltzen ditu, auzia zein egoeratan dagoen jakiteko aukera eskainiz uneoro. Koska handia kendu zaio, beraz, Espediente Judizial Elektronikoa ezartzeko bideari.

«JustiziaSip» Euskadiko hiru lurralde historikoetako barruti judizialetako jurisdikzio-ordena guztietan (zibila, zigor-arloa, administrazioarekiko auziak eta lan-arloa) ezarrita eta erabat erabilgarri dago. 

140 MILIOI EURO

Eusko Jaurlaritzak 139,9 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Euskadiko justizia-administrazioan, iaz baino % 4 gehiago. Horietatik, 17,9 milioi euro informatika-sistema judizialean inbertituko dira oso-osorik. Lan horiekin lortu nahi den azken helburua Euskadiko justizia-administrazioan Espediente Judizial Elektronikoa ezartzea da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    El 100% de las notificaciones judiciales en Euskadi se realizan de manera telemática desde el mes de abril https://t.co/OCAh8qeiDL

  • @josebapdh
    2016.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El 100% de las notificaciones judiciales en Euskadi se realizan de manera telemática desde el mes de abril https://t.co/2DIx

  • @ErnestoQA
    2016.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El 100% de las notificaciones judiciales en Euskadi se realizan de manera telemática desde el mes de abril ➡ https://t.co/TWclT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)